Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz gozatzen

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz gozatzen

Egilea
Anabel Dominguez
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2011/10/07
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

EUSKAL Herriko eta Europako dantza tradizional ludiko eta errazak. Bikotean, sokan eta taldean egitekoak. Prestakuntza berezirik ez da behar eta edozeinentzat aproposak dira. Horixe da Herrixa dan-tzan egitasmoari esker ikasiko dena. "Nik gidari lana egingo dut, behar denean azalpenak emateko, gutxienekoak, erritmoa ez mozteko", zehaztu zuen Patxi Montero irakasleak. Iazko urtarrilean Elgetan abian ipini zuten ekimena bailarako beste bi herritara helduko da: Bergarara igande honetan eta Arrasatera hilaren amaieran.

Herritar soilak elkarrekin dantzan disfrutatzea, dantzaleen topagunea sortzea, bizilagunen arteko hurbiltzerako eta elkar gozamenerako baliabide oparo gisa aldarrikatzea eta sustatzea dira saio hauekin lortu nahi dituzten helburuetako ba-tzuk. Baina beste asmo batzuk ere badaude: "Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzeaz gain, plazako erabilera herrikoiek dagokien tokia berreskuratzea nahi dugu. Halaber, Europako dantza folklorea deskubritzeko aukera egongo da, erro berekoak baikara", azpimarratu zuen Monterok.

bergaran igande honetan

Arrasaten 28an hasiko da

Elgetako esperientzia oso ona izan da. Hileko azken igandean elkartzen dira Espaloia Kafe antzokian, 19.00etatik 20.30era. "Ordu eta erdiko saioan, 20 dantza inguru egin ohi ditugu. Beraz, azalpen gutxi eta dan-tza asko dira ardatz nagusiak", gogoratu zuen Monterok.

Metodologia berbera erabiliko dute Bergarako eta Arrasateko eskoletan. Guztiak debalde dira. Lehenengo kasuan eta Udalak antolatuta, hileko bigarren igandean bilduko dira Zabalotegi aretoan: 18.00etatik 19.00etara, haur eta gurasoek elkarrekin egiteko moduko dantzak erakutsiko dituzte eta 19.00etatik 20.30era, aldiz, helduek hartuko dute lekukoa. Hala ere, "bi zatietan librea da parte-hartzea", gaineratu zuen Monterok. Etzi ekingo diote egitarauari, eta beste bi hitzordu dagoeneko finkatuta dute, azaroaren 13an eta abenduaren 11n, hain zuen.

Arrasaten, hileko azken ostiralean abiatuko dute ekimena urriaren 28tik aurrera. Garaia Berrikuntza Gunean dagoen jatetxean batuko dira, 20.00etatik 21.30era. "Aparkalekua zabalik izango dugu eta autobus urbanoek ere bertan dute geralekua", esan zuen Monterok.

Dokumentuaren akzioak