Dokumentuaren akzioak
"Dantzaz Blai" eta "Oroitzapenetik Bidairat" ikusteko parada asteburu honetan Luhusoko Harri Xuri gelan
Ipar Euskal Herriko arte eszenan azken errebelazioa den Dantzaz
konpainiak Europa mailako artista ezagun batzuen laguntzaz - Itzik
Galili, Eric Gauthier, Hilde K�ch eta Jone San Martine bereziki- estilo
propioa hartu du. Azken hiru urtetan, Euskal Herri osoan eta baita
Frantzia, Akemania, Espainia eta Txekiar Errepublikaren artean, 90 saio
eman dituzte.
Dantzaz konpainiako dantzari bakoitzaren sormena aurrrera
eramana da, Donostian dagoen "Dantzazklub" Victoria Eugenia Antzerki
aretoa aurkezten dituzten sorkuntza propioei esker.
Bestalde, Dantzaz konpainiako dantzari ohiek, nazioarteko
konpainia desberdinetan parte hartzen dute. Hala nola Marseillako Ballet
Nationalean, Eskoziako Balletean (Scottish Ballet), Ballet
Preljocaj-Pavillon Noir-en...
Verve konpainia aldiz, nazioartean ezagunak diren koreografo
ezberdinek sortutako antzezlanak eskeintzen ditu. Antzezlanetan
erabilitako estiloak eta kontzeptu ezberdinek publiko mota zabala
bereganatu dute.
Dantzariei dagokionez, Europa mailan ezagunak diren kontserbatorio desberdinetan ibilitakoak dira.
Larunbatean izanen den azken dantza taldea Le Marchepied,
2001ean, Corrinne Rochet eta Nicolas Pettit koregrafoek sotutako dantza
konpainia da. Bi dantzari hauek 2007an, "Prix de L'Eveil" saria lortu
zuten. Honako saria, Suizako Vaud-eko kantonamenduan kultura
berpizteagatik eman diete.
Koregrafo hauen asmoa, dantza kontanporaneoa, dantzari gazteen profesioa
bilakatzea da. Kolektibitatean lan egiten dutenez, dantzari bakoitzak
dantza mota desberdinetan parte hartzen du.
Dantzariz eta txistulariz osaturiko taldea
Igandean aldiz, apirilak 3, Sarako Zazpiak bat dantza taldea ikusteko
aukera izanen da. 6 eta 50 urte arteko dantzari eta txistulariz osatua
da taldea. "Gure eginbeharra da elkartearen parte hartzaileei erakustea
euskal dantza, gure kulturak bere tokia hartu dezan mundu aldakor
hortan" azaldu dute.
"Oroitzapenetik bidairat" izena duen ikuskizuna 1956ean kokatzen da.
Be�at Dakarerat arrantzara doanean eta lau hilabete geroago, itzultzeko
tenorean, ekaitzan hartua denean. Orduan, "bidai miresgarri bat hasten
da". Anartean bere ezkongaia den Mayi, herrian da Be�at goitatzen eta
biziak bere bidea segitzen du.
"Dantzaz Blai" larunbatean, arratsaldeko 8:30etan hasiko da. Sartzea 5
eurotan izanen da eta doan 12 urte pekoentzat. Ondorik, Xankiren
eskutik, musikaz gozatzeko aukera izanen da. Ostatua eta janaria
Luhusoko ikasleen Gurasoen Elakrtearen eskutik emana izanen da.
Igandean, "Oroitzapenetik bidairat" ikusi nahi duenarentzat, antzezlana arratsaldeko 5etatan hasiko da. Sartzea: 10-6 euro.
Dokumentuaren akzioak