Dokumentuaren akzioak
Dantzatzen den herria
Ereitean, izurriteen kontrako borrokan, uztan, ospakizunetan, sagar biltzean, txotx irekieran, amodioan, sedukzioan, festetan... Horietan guztietan egon da eta dago presente, askotan ez ikusiarena egin edo ohartzen ez garen arren. Hori da Telmo Esnalek bere azken pelikulan jaso duena, Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregiren ideietatik tiraka.
Izenburuak ez du gezurrik esaten, bere soilean dantza da film harrigarri honen protagonista erabatekoa. Ia hitzik gabeko filma da, eta ez ditu behar, filmak proposatzen diguna zentzumenen bidaia gozagarria baita. Lurra, ura, sua, harria, fruitua... naturaren elementuek bat eginen dute gizatalde batekin, harreman harmoniatsu eta errespetuzko batean. Uztarketa horretatik musika eta mugimenduak sortuko dira eta modu naturalean, kultura.
Arrisku handia hartuta, Dantza-k bidaia ia lisergiko bat proposatuko du, Bardeatik kostaldera doana, baina geografiaz harago eramanen gaituena. Esnalek apustu estetiko paregabea egin du, zinemaratze zaila zuen osagai bati are edertasun bisual handiagoa emanez.
Modernotasuna eta modernokeria zer diren argi erakusten du Sail Ofizial osoan egon den, eta ziurrenik egonen den, apusturik ausarten, erradikalen eta, esan dezagun, modernoenak.
Dokumentuaren akzioak