Dokumentuaren akzioak
Dantzarik garaikideena, BAD-en bildurik
“BADen, egun horietan guztietan, ohiko eszenatokietan eta zirkuitu arruntetan nekez ikusten diren proposamenak gauzatuko dira”, esan du Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak.
Antzerki, dantza, performance, bideo-sorkuntza eta abangoardiako ikuskizunekin beteko da programazioa, eta guztira hogei konpainia ingururen azken lanak ikusi ahal izango dira; horietarik 12 estreinaldi eta lau koprodukzio.
Programa potoloaren barruan, azpimarragarriak dira Fernando Leo´n argentinarraren edo Teatro Errante txiletarren lanak. Edota Patricia Caballeroren dantza proposamen berriak, Cecilia Bengolea eta Franc¸ois Chaignaud frantsesenak, Beatriz Setien, Matxalen Bilbao edo Cielo Rasorenak ahaztu barik.
Aurtengo proposamen artean ere euskaraz egindako antzerkia badugu, Lauka Teatroa konpainia gaztearen eskutik: Amodioaren ziega. Xabier Mendigurenen testu batean oinarrituta dago obra, eta Ander Lipusen laguntzarekin ardaztu da ikusgarria. Urki Muguruza Eneko Sagardoy, Joana Ocaña eta Nazaret Froufe daude konpainia horretan. Amodioaren ziega obraren korapiloa Aitor eta Mirenek osaturiko bikotearen istorioa da, eta gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du; kartzelan preso dagoenaren, eta bisitan doakion bikotekidearena. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan uzten dira, etorkizun zehatzik gabeko amodio-istorio hunkigarria azaleratuz.
Horiez gainera, bereziki umeei eta gazteei zuzendutako ekimena ere azpimarratu behar dira. Gaztetxoak arte eszenikoetara hurbiltzea nahi da xede honekin eta era berean, gaztetatik sorkuntzara bultzatzea.
Hortaz, egitarau anitza, hogeita hamar ikuskizun ingururekin, BilbaoArte, La Merced, La Fundicio´n, Errekalde Aretoa edo Bilborock eszenatokietan ikusgai, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean.
Dokumentuaren akzioak