Dokumentuaren akzioak
Dantzariek tradizioz beteko dute Zalla
10.000 bisitari jasotzea espero du jai kultura honek. Aurten Ibai Lorak taldearen 50. urteurrena ospatuko dute
Urtero antolatzen den jaiak 10.000 bisitari espero ditu bere 35. urteurrenean. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen den grinaren erakusketa honetan eskualde desberdinetako 76 dantza taldeek parte hartuko dute. Guztira, 100 bat autobus espero dituzte Zallako polikiroldegian dagoen futbol zelaian ospatuko den alardean parte hartzeko. Jaia goizeko 11ak aldera hasiko da Euskadi enparantzan. Ordu erdi pasa eta gero, Durangaldeko Dantzari Dantza taldearen eskutik hasiko da alardea. "Ikuskizun honek urtetan egindako lana mahai gainean jartzeko aukera ematen du. Ilusioz beteriko eguna da denontzat", azaldu zuen Coutok.
Aurtengo edizioan haurrek garrantzia handia izango dute berriz ere. "Talderik potoloenak umeek eta ertainek osatzen dituzte. Guztira 1.200 dantzari 0 eta 10 urteko tartean daude", komentatu zuen federazioko bozeramaileak. Gainera, edizio honetan emakumeen errepertorioa berreskuratuko dute –Ibarzabal-Arku Dantza– Gipuzkoako talde bati esker. Kaixarrankak amaiera emango dio ekitaldiari nahiz eta jaia ez amaitu. Egun osoan zehar azoka bat egongo da Euskadi enparantzan eta bertan dantzari buruzko hainbat produktu egongo dira salgai. Bertan, jaiaren kamisetak erosteko aukera egongo da –10 euroan salduko dira–. Gainera, txikientzat zuzendutako tailerran antolatu dituzte arratsalde osorako.
Zallak 8.000 biztanle dituenez, kotxea uzteko arazoak sor daitezkeela aurreikusi dute antolatzaileek. Horregatik Eroski supermerkatuak bere aparkalekua eskainiko die bisitariei eta Udaletxeak garraio publikoa erabiltzea aholkatzen du. Trena edo autobusa hartu nahi ez dutenek beste aparkaleku batzuk izango dituzte, ospitalean edo anbulatorioan, esate baterako. Gainera, bertan bazkaldu nahi dutenek herriko jatetxeetara edo egunerako prestatu diren zelaietan egin dezakete. Bizkaiko Dantzari Eguna arazorik gabe dihardu dezan, 30 boluntario egongo dira. "Egia esan, izutu ginen neguko uholdeekin. Futbol zelaia alfonbra baten moduan geratu zen. Hori bai, berehala txukundu zuten eta hurrengo partidurako prest zegoen", txalotu zuen Coutok.
Dokumentuaren akzioak