Dokumentuaren akzioak
Dantzariek hartu dituzte kaleak Mutrikuko Dantza Egunean
Gaurkoa [ekainak 3] iazkoa bezain arrakastatsua izaten ari da. Guztiz asmatu dute Dantza Eguna eta Erromeria Eguna batzen.
Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak iaz elkartu zituzten lehen aldiz, eta lehendabiziko emaitza onaren ostean aurten ere errepikatu dute. Arrakasta bera izan du. Gainera, eguraldia lagun izan dute, eguzkia eta beroa izan dira nagusi. Umeek hartu dituzte kaleak 10:30ean, Albokako plazan geratu eta kalejiran atera dira.
Ostean, Alardea egin dute Goiko Plazan. Bazekiten egun luzea zutela aurretik eta umeek indarrak berreskuratu dituzte antolatzaileek jarritako janariarekin. Udaletxeko eskaileratan elkartu dira hamaiketakoa hartzeko. Mutrikuko ume, gazte zein helduek parte hartu dute herritarrentzako euskal dantzetan. Giro bikaina sortu dute dantzariek txistu eta trikitixa doinuen artean. Hasteko klasiko bat dantzatu dute: zazpi jauzi. Gero eta mutrikuar gehiago batu dira Dantza Egunera. Beheko Plazan, Gauargi taldearen erromeriarekin emango diote amaiera gaurko [ekainak 3] egitarauari.
EGITARAUA:
- 10.00. Albokako plazan umeak batuko dira.
- 10.30. Kalejira.
- 12.00. Alardea, Goiko Plazan.
- 12.30. Ume dantzarientzat janaria.
- 13.00. Goiko Plazatik hasita, herritarrek parte hartzeko euskal dantzak.
- 18.00. Gauargi taldearekin erromeria, Beheko Plazan.
Dokumentuaren akzioak