Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaria eta ezpatak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaria eta ezpatak

Zumarragako Santa Isabel jaiak hasiko dira gaur. Festa giroak ez du ordurik izango, baina hitzordu bat egongo da, bertakoentzat zein bisitarientzat saihestezina: Antio barruan egiten den ezpata dantzarena. Eneko Galdos Irrintzi dantza taldeko kidea da, eta bera izango da ezpatak eskuetan zuri gorriz jantzita dantza egingo duen dantzarietako bat.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Albistea
Data
2013/06/26
Lotura
Goiberri

Ez dute aurten kapitain lanak beteko dituzten lau dantzariak nortzuk izango diren ebatzi. Galdos orain bederatzi urte izan zen kapitain lehenengoz; ordutik, lauzpabost aldiz bete du lan hori. «Lehenengo aldian, aurreko egunetan lo egiteko zailtasunak izan nituen. Gerora, lasaiago hartu dut, baina ez naiz ohitu. Urduritasun puntu bat beharrezkoa da dantzarako». Kapitainetako bati, beti, zati batean dantza bakar bakarrik egitea egokitzen zaio. «Ikusle guztiak atzean dituzu eta isiltasuna nagusitzen da;  guretzat tentsio-unea da», dio.

Aste Santuko oporren ondoren ekiten diete entseguei. Kapitainak nortzuk izango diren ebazteko, dantza taldeak aurretik zuen sistema irauli dute gazteek. «Garai batean, entsegu guztietan parte hartzea nahiz dantzari egindako ekarpenak baloratzen zituzten. Ondoren, bozketa bidez erabakitzen zuten». Bozketarik ez dute egiten orain, eta ardura hori txandaka hartzea hobetsi dute, «beti ere, baldin eta entseguetara bagatoz eta taldean laguntzen badugu».

Irrintziko neskaren batek edo bestek mutilekin batera egiten ditu ezpata dantzaren entseguak. «Uste dut, denborarekin gauzak aldatuko direla. Agian, egunen batean eurek bakarrik edo gurekin egingo dute ezpata dantza». Antxiñako Ama txistulariak gogoan ditu, «musikarik gabe ez baitago dantzarik».

http://goiberri.hitza.info/files/2013/07/Eneko_Galdos.jpg

Dokumentuaren akzioak