Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki Eguna eta erromeria iragarri dituzte hilaren 31rako Tolosan

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki Eguna eta erromeria iragarri dituzte hilaren 31rako Tolosan

Udaberri Dantza Taldeak antolatu du festa eguna

Egilea
Marta San Sebastian
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2012/03/23
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Hilaren 31ean haur, gazte zein helduek euskal musika eta dantzez gozatzeko aukera izango dute Tolosan. Izen ere, Udaberri dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna eta erromeria antolatu dute egun horretarako. Bi ekitaldi hauek ibilbide ezberdina izan badute ere, azken urteetan biak batu dituzte "egunari indarra emateko" eta hurrengo larunbaterako egun borobila prestatu dute, finean euskal dantzari eskainitako eguna izango da. Euskal Herri osoko 350 neska-mutilek Tolosako kaleak girotuko dituzte.

Gaztetxoen festa goizean goiz hasiko da, urtero moduan, 11.00etan plaza Zaharrean elkartuko dira Euskal Herri osoko txokoetatik etorritako dantzariak, Tolosakoekin batera. Gipuzkoatik, Errenteriako Erein-tza dantza taldea etorriko da; Bizkaitik, Galdakaoko Andra Mari; Araba aldetik, berriz, Eguzkilore eta Adurtza talde gasteiztarrak izango ditugu gurean, eta Hendaiako Akelarre dantza taldeak ordezkatuko du Ipar Euskal Herria.

Guztira 350 neska-mutil ibiliko dira goizeko kalejiran. Batzuk Alde Zaharreko kaleak girotuko dituzte, eta besteak, berriz, San Frantzisko pasealekuko inguruetan ariko dira dantzan. "Eguerdian, Plaza Berrian elkartu eta gero, haur guztiek Tolosako eta inguruko elkarteetan bazkalduko dute. Modu honetara, dantza taldeetako gaztetxoek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Geure ikasleen gurasoei eskertu nahi diegu bazkarirako eskaini diguten laguntza", azaldu dute Udaberri taldeko kideek.

Arratsaldean, aldiz, emanaldia izango da Plaza Berrian, eta talde bakoitzak hamar minutuko saioa eskainiko die bertaratuei. 18.30ak inguruan amaituko da Dantzari Txiki Eguna. Eguraldi txarra egingo balu, aipatutako jarduerak Jesuitinen patioan egingo lirateke.

iluntzean, erromeria Iluntzean, aldiz, helduen txanda iritsiko da erromeriarekin. "Euskal dantza eta musika herritarrei gerturatzeko asmoz antolatzen hasi ginen, hasiera batean Abastosen eta azken urteotan Zerkausian eta herritarrak animatu nahi ditugu", deia egin dute Udaberrikoek.

Helduen jaia triki-txaranga-poteoarekin hasiko da 19.45ean. Ordu horretan Plaza Zaharrean elkartuko dira eta Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko, plazaz plaza geldialdiak eginez. 21.30ak inguruan, afaria izango da Zerkausian. Afarirako txartelak Orbela, Raku, Ikatza eta Denak tabernetan daude eskuragarri 16 euroren truke, eta datorren martxoaren 30a izango da hauek erosteko azken eguna. Udaberriko kideek, erromeriara bertaratzen direnei euskal jantzi tradizionalak janzteko deia egin nahi izan diete, "erromeria giroa are hobea izan dadin".

Afalondoan iritsiko da festaren unerik nabarmenena Emepebost erromeria talde eibartarrak girotuko baitu Zerkausia, oinak eta eskuak astintzeko unea iritsiko da: "Helduentzako antolatzen ditugun ikastaroetako hainbat ikasleren-tzat lehen plaza izango da eta erromerian parte hartuko dute", aipatu zuten antolatzaileek.

 

Udaberri dantza taldeko kideak Zerkausian egindako aurkezpenean

(M. S. S)

Dokumentuaren akzioak