Dokumentuaren akzioak
Dantzari Bat Gure Artean
-Zenbat urtekin asi zinan dantza klasikoa ikasten?
-Bederatzi urtekin, ain zuzen ere.
-Nolatan eman zizun buruak bide ori artzea?
-Ara, ba: egun batean, Kursaal'eko iskillaretan arkitzen nintzan, nere kideko lagun baten zai. Nexka laguna, Uruñuela'tar Jose-rekin dantza-eskola ematen ari zan. Orretan nengoala, agertu zan gure D. Jose, ta dantzan ikasi nai al-nuan galdetu zidan. Nik ez nekian gauza aundirik, lan ura zer ziteken, baina ala ta guztiz ere, baietz erantzun nion. Eta besterik gabe sartu ninduten dantza-mundu orretan.
-Ze lan egin zenduan Uruñuela Maixuarekin?
-Ikasten eta obetzen joan nintzan poliki-poliki nere dantza-lana. Urtero, ikaste-egunak bukatzen ziranean, dantza-jai bat antolatzen zuten, eta papeletako iritxi-emaileak, gure dantza-lana, artan bizi - ziran dantzarien parekoa zala, esan oi-zuten. Baiña gerora, dantza-ikaste onek ;etzuan gure artean bear bezelako berotasunik arkitu, ta Akademi aretan asitako lanak, etzuan aurrerapiderik iritxi.
-Ta emen agertu zenituzten dantzaeraketa onenak?
-Nereki-ko auetxek- Ravel'en "Pavana a una infanta difunta", Benedotto Martzelo'ren "Concierto en RE", Gounod'en "Fausto" ta abar. . . Euskal-folkloreko dantza-eraketa batzuek ere, Uruñuelak eratutakoak, eman genituan. Onela "Contrapasa", "Sagar-dantza", Azkoiti'ko Zalduntxoen "Minueta"ta abar...
-Noiz atera zinan Euskalerritik?
-1951'garren urtean. Siena'ra, "Academia Musicale Chigiana"ra joan nintzan. Salkharoff (andre-gizonak), dantza-eraketa onetan berritzaile oso sonatuak, nituan ango nere maixu-maistrak. Eta antxe pindu zan nere dantza-lana.
Siena'n, 1961'garren urtean, lenengo saria irabazi nuan. Dantza ta Dantza-eraketa edo koreografia leiaketa zan.
Leiaketa onek, "Conte Guido Chigi Saracini" izena du. Nere sarfia Ravel'en "Rigodon du Tombeau de Goperin"en dantza ta dantza-eraketa egiñaz iritxi nuan. Ta ori, lenengo ariketan, beste-aldirik egin bearrik gabe. Inor ezpaizan nere pareko agertu lenengo saioan. Ta dantzariak errialde askotakoak izan ziran tartean.
-Orain zertan ari zera?
-1962'garren urteko dantza-ikasaldia bukatuta gero, Sakharoff andre-gizonak, Erroma'ko Akademiko irakasle laguntzaile lekua eskeini zidaten. Ikas-leku ortan aritzen naiz orain.
-Ze dantza-era erabiltzen dezue Erroma'n?
-Oso era bizia. Ta ori Sakharoff senar-emazteak darabilten teknika klasiko ta plastikoari eskerrak. Erabat Sakhanoff jaun-andreak oso era ereskoia erakusten dute. Onela dantzariak bere nortasuna obeto agertu dezake, ta arte-bidean asko aurreratzeko bidea arkitzen du. Au ez da leku guzietan ikusten; sarri, dantzaria dantza-taldeko gauza lotu ta erabaki bat bezela erabiltzen bai-dute.
-Zerorren barruak ze dantza-mota eskatzen dizu?
-Amaboskarren eta amaseigarren gizaldiko madrigalak. Or daude Luis Milan eta Mudarra'renak.
-Gerorako asmoak...?
-Dantza-era berri ta erabaki bat sortu nai nuke, Akademi batean erakusteko. Oraingoz, ballet-mota berri baten bila nabill. Ez nuke nai, etxeko ta lagunen artean egiteko uskeri batzuek erakusten, nere egunak agortzerik.
-Ba al-da biderik, euskal-musika ta giza-tankerak ballet baten eiñean, azaltzeko?
-Gure erriko gaiekin, eta dantza-era dotore ta geldian, or degu gure Uruñuela Maixuak iritxi duana. Bera izan degu ontan lenengo, ta erakusle bakarra gaur arte.
Eskerrak emanaz eta ondorengo lanetan aurrerapen asko opa diogula, agur egin diogu Maite, dantzari donostiar jatorrari. Ongi ibili, Maite, Italia'ko lurralde oietan!
Dokumentuaren akzioak