Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren transmisioa (I): Atzera begira esker onez

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren transmisioa (I): Atzera begira esker onez

Jalgi Hadi Dantzara

Egilea
Sabin Bikandi Belandia (Aiko)
Komunikabidea
Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2012/03/17
Lotura
Ortzadar

1- Batetik, maiz idealizatzen dugun dantza maisu handien aroa, eta dantzaren tradiziozko- berezko transmisioarena. Ezaugarriak:
a) dantza maisu-musikari espezialistaren figura; b) espezialista izateak zekarren nolabaiteko profesionalizazioa; c) dantzak inguruan (kulturan-gizartean) zuen indarra eta funtzio garrantzitsua, bai erritualetan eta bai gizarte-dantzetan edota erromerietan; d) horren ondorioz, inmertsioz, berez, autodidakta modura ere ikasten zen.
2- Bestetik, XIX. mendeko iraultza industrialaren ondorioz ziztu bizian aldatzen zihoan mundu batek gurera ere aldaketa ugari ekarri zituen; eta hori gutxi balitz, XX. mendean sartu eta 1936ko guda zibila eta haren ondorioak... Gure dantza eta musika iraunarazteko eta hedatzeko dantza taldeak sortu ziren. Beraien lan isil, militante, ugari, zintzo eta esku zabalari esker hemen gaudenok zertaz hitz egin eta zertaz aritu ere
badugu.
3- Dantzak iraunarazteko asmoz, gure dantzak oholtza gainera eraman genituenean, dantzaren funtzioa aldatu zen, eta dantzakerari dagokionez, ballet edo dantza klasikoa hartu genuen eredutzat, “unibertsalagoa” egiteko asmoz. 60. hamarkadan, Juanan Urbeltzen eraginez batez ere, dantzan egiteko eta dantza uler-tzeko beste bide bat ireki zen: berriz tradizioaren iturrietara bueltatzearena. Eta horrela datu bilketa eta ikerketa ugari martxan jarri ziren, hor, han eta hemen, gaur egun esku artean darabilgun ondare eta jakituriaren oinarri.

Hau guztiaren ondorioz –edo hau guztiari esker–, tradizio aberats eta anitza jaso dugu, dantzari eta musikari sare zabal batekin.
Dantza eta musika tradizionala gure identitatearen oinarri bilakatu dira eta gure kulturaren adierazpide nagusietako bat hizkuntzarekin batera. Esku artean dugun erronka nagusia, jaso dugun ondarearen transmisioa gaur eguneko gizartearen behar izanetara egokitzea da.
(To be continued...).

Dokumentuaren akzioak