Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren historiako aurrerapauso eta atzerapausoak dantzatu dituzte [Bideoa]

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren historiako aurrerapauso eta atzerapausoak dantzatu dituzte [Bideoa]

“Korrotik pikutara” hitzaldi dantzatuan

Oier Arabaolaza adituak azaldu zuen garai bateko dantza lotuak, moralisten ondorioz, distanteagoak bihurtu zirela. Arabaolazaren gidaritzarekin, parte-hartzaileek giro onean dantzatu zuten atzoko saioan, Garikoitz Otamendik biolina jo bitartean.
Egilea
Gontzal Landa Herbias
Komunikabidea
Mondra Berri
Mota
Albistea
Data
2013/12/19
Lotura
Mondra Berri

Atzo arratsaldean hasiera eman zitzaion Santamasetako egitarauari, hain zuzen, “Korrotik pikutara” hitzaldi dantzatuarekin, KulturAten.

Oier Arabaolaza dantzari eibartarrak parte-hartzaileei dantzen inguruko informazioa eman zien. Lan horretan Garikoitz Otamendi dantzari eta biolin-jolearen laguntza izan zuen.

Arabaolazak adierazi zuen garai bateko euskal dantzetan dantzarien arteko kontaktu fisikoa estuagoa izango zela ziurrenik, gaur egunera arte iritsi zaizkigunak baino.

“Ez ziren izango orain diren bezain distanteak, elizgizonek dantza haien kontra egin baitzuten”.

Adibidez, fray Bartolome Madariagak 1816an bere kezka agertu zuen Euskal Herriko erromeriak eta sarauak (etxe barruan egiten ziren jaiak) moral eliztarraren kontrakoak zirelako.

Dantzaldiak ez ziren ziurrenik fray Bartolome Madariagak idatzitako dantzaldi “orgiastikoak, ezta gaur arte iritsi zaizkigun dantza distanteak ere”.

Ikusitakoak ikusita, “Elizak eztabaida hura irabazi zuela” ondorioztatzen du Arabaolazak. Eta moralismo eliztiarraren ondorioz, arin-arina bezalako dantzak sortu ziren, hau da, dantza ez lotuak.

Ordea, ordura arte euskaldunen artean ohikoak ziren dantzak (adibidez dantzari batek besteari ipurdikada bat ematea) “infantilak” bezala etiketatu ziren.

Fandangoa “iraultza bat izan zen XIX. mendean Espainian”, garai haietan “oso erotikoa” baitzen.

Hitzaldi dantzatuan zehar, Arabaolazak tartekatu ditu azalpen hauek (eta gehiago) dantzekin. Parte-hartzaileek eta hizlariek giro ona jarri zuten saioan, Santamasak ate joka ditugula.

500.Dantza.Korrotik.Batera (id: 2360626)

500.Dantza.Korrotik.Korroti (id: 2493056)

500.Dantza.Korrotik.Eskurik (id: 2527825)

500.Dantza.Korrotik.Zubia (id: 2557334)

Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2013ko abenduak 19, osteguna


Dokumentuaren akzioak