Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarako sorkuntza zentroa egingo da Errenteriako Lekuona okindegiaren eraikinean

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako sorkuntza zentroa egingo da Errenteriako Lekuona okindegiaren eraikinean

Lekuona okindegi zaharra kultura, dantza eta sorkuntza zentro bilakatuko da 2015 urterako. Hala adierazi dute Ikerne Badiola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Julen Mendoza, Errenteriako alkateak. Gaur egun hutsik dagoen eraikinera bisita egin dute kultur alorreko eragileekin eta hainbat erakundetako ordezkarirekin proiektuaren ildo nagusiak aurkezteko.
Komunikabidea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Mota
Albistea
Data
2013/01/10
Lotura
Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako udalarena den eraikin honetara eramango da Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun duen dantzarako duen baliabide zentroa, Dantzagunea, eta sorkuntzarako espazioak ere izango ditu, bereziki dantza, arte eszenikoak eta gorputz espresioa lantzeko. Proiektu honek Errenteriak dituen kultur ekipamendu beharrei erantzungo die. Bertako kultur eragileen aspaldiko eskaria da eta hiriko plan estrategikoan jasotako beharra. Era berean, dantza mailan, Gipuzkoa osoari emango dio zerbitzua Lekuona zentro berriak.

Badiolaren esanetan proiektuak gaur egun Dantzagunean eskaintzen diren zerbitzuak eta baliabideak “indartu eta zabalduko dira handiagoa den eta hobeto komunikatuta dagoen espazio batera eramanaz”. Gainera proiektua “dantzaren alorrean erreferentea den hiri batean gauazatuko da, Euskal Herriko hainbat dantza-talde garrantzitsuren egoitza den hiri batean”, esan du.

Halaber, Oarsoaldea, biztanle asko dituen eskualdea izateaz gain, Gipuzkoako eskualde deprimituenetakoa dela gogorarazi du, eta horrek Foru Aldundiaren aldetik “apustu sendoak” exijitzen dituela. “Lekuonako proiektuarekin kulturaren bidez Gipuzkoa saretzen jarraituko dugu eta, Pasaiako badiaren biziberritzea bezala, Foru Aldundiak zonalde hau biziberritzeko ekintzen testuinguruan kokatzen da”, adierazi du.

Prozesu parte-hartzailea

Errenteriako udalak 800.000 euro bideratuko ditu 2013ko aurrekontutik erakina zaharberritu eta egokitzeko. Lanak urte honetan zehar hasiko dira, baina lehenago prozesu parte-hartzailea egingo da hiritarrekin eta kultur eragileekin erabilera aldetik behar konkretuak definitzeko eta proiektu kulturala zehazteko.

Eraikina 2015 urterako amaitzea espero da eta lanek irauten duten bitartean Niessen eraikinean espazioak egokituko dira. 200.000 euro bideratuko ditu horretarako Errenteriako Udalak eta beste hainbeste Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan kokatuko da Dantzagunea probisionalki Lekuona amaitu arte.

Arteleku

Donostiako Udalak Txomin-Enean uholdeak ekiditeko egingo duen plangintza urbanistiko berria dela eta Arteleku kokapen hori utzi beharko du hemendik denbora batera. Ikerne Badiola diputatuak esan duenez, “Proiektu honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak sorkuntzaren aldeko apustua berresten du. Arteleku eraikina utzi beharrean izango gara, baino argi eta garbi utzi nahi dut Artelekuk proiektu bezala berdin jarraituko duela. Toki aldaketa burutako da soilik. Aldaketa honek Artelekurentzat aukera berriak eskainiko ditu, hiritarrengandik gertuago egongo delako eta dinamika ezberdinak sortuko direlako”.

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/descarga.do?121110117116066083043104116115121106115110105116066078043104116105110108116066057062058043116119105106115066054


http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/descarga.do?121110117116066083043104116115121106115110105116066078043104116105110108116066057062058043116119105106115066055

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/descarga.do?121110117116066083043104116115121106115110105116066078043104116105110108116066057062058043116119105106115066056

Dokumentuaren akzioak