Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzan plataforma, berrogeialdian euskal dantzak ikasteko gune aproposa

Dokumentuaren akzioak

Dantzan plataforma, berrogeialdian euskal dantzak ikasteko gune aproposa

Hortaz, tutorial hauei esker, nahi duen edonork etxean entseatzen jarraitu dezakeHortaz, tutorial hauei esker, nahi duen edonork etxean entseatzen jarraitu dezake
Egilea
Unai Sarri Ugarte
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2020/03/22
Lotura
El Correo

Dantzan plataforma berrogeialdian euskal dantzak ikasteko gune oso aproposa dugu. Izan ere, egunotan pandemiaren harira, dantza ekitaldiak, emanaldiak, eskolak eta entseguak bertan behera geratu dira. Hortaz, nahi duen edonork etxean entseatzen jarraitu dezake tutorial hauen bitartez.

Era berean, egun arte dantzatzen ausartu ez diren pertsonek agian bakarraldi hau erabili dezakete bideoen bitartez dantzan ikasteko. Izan ere, Dantzan hainbat dantza euskaldunen bideoak eskegitzen hasia da bere webgunean. Tutorial erakargarriak dira eta dantzak zuzenean ikasteko bermearekin gainera. Egun arte bost izan dira zintzilikatu dituzten tutorialak.

Lehendabizikoa, Josu Garate eta Quico Pugesek egindako 'Fandangoa' da. Bigarrena, aldiz, Patxi Laborda Aiko Taldeko maisuak landutako soka-dantza da, '100 Alargunen Dantza' izenekoa.

Bestalde, etxean aritzeko beste aukera bat Aritz Ibañezek etxetik dantzatutako eta Maurizio Elizalderen doinura egindako Lantzeko zein Baztango 'Zortzikoa' da. Gainera, 'Arin-arina' dantzatzen ikasteko beste bideo bat ere igo zuten, Gari Otamendiren eskutik. Azkenik, Ihitz Iriart kantariak eta dantzariak 'Jondane Johaneren branlea' ikasteko erronka luzatu die herritarrei, Zuberoatik Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak