Dokumentuaren akzioak
dantzan.com, dantzari eta zaleentzako sareko topagunea
Badira hiru bat urte Eibarko Kezka dantza taldeak dan-tzan.com webgunea abian jarri zuela. Hori izan zen lehenbiziko saioa, baina ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa lortu eta une honetan sarean dugun gunea antolatu zuten.
Dantzari eta dantza-zaleen arteko informazio truke bidera-tzea du helburu, batez ere, dan-tzan.com-en. Izan ere, Kezka dantza taldeko Oier Araolazak dioenez, «sarritan nahiz ondoan izan, herrian, ez dugu jakiten zertan ari diren beste taldeak».
Kezka dantza taldeak 1997an sortu zuen bere web orria, horren ostean Deba Beheko dan-tza taldeak bildu ziren leku berean. Informazioa iristen zitzaiela eta jendeak gehiago eskatzen zuela ikusirik, sumatzen zuten behar horri erantzutea pentsatu zuten eta era horretan ekin zion Kezkak dantzan.com-i. Dantzaren mundua artikulatzeko beste modurik ez zegoela-eta sareak eskaintzen zuen aukeraz profitatzea erabaki zuten.
denentzako irekia
Une honetan Euskal Herri osoko hainbat taldek parte hartzen dute zelanbait dantzan.com-en. Euren parte hartzearekin oso-tzen da webguneko albistegia, loturak, posta zerrenda, edukiak, etabar. Edozein taldek bere ekarpena egin gura izanez gero dantzan.com-era sartu besterik ez du; bertan topatuko baititu jarraitu behar dituen urratsak. «Informatikaz ezer gutxi jakinda ere erraz bidal daiteke informazioa; dantzariak ez baitu internet menperatu behar», azal-tzen du Araolazak.
Orrialdeko edukien berritzea dantza taldeen euren esku dago; bidaltzen dituzten albiste eta artikuluen arabera eguneratzen baita gunea. Kezka dantza taldekoak gustura daude euren ekimenak izan duen harrerarekin: «Iragarkirik egin gabe eta komunikabideetan agertu den informazioa apurrarekin dio Oier Araolazak talde nahikotxu hurbildu dira; askok interneten bidez bila zebiltzala aurkitu gaituzte».
Hala ere, Araolazaren ustez, oraindik badirudi komunikazioa sistema tradizionala dugula buruan; igorleak bidali besterik ez eta hartzaileak jaso soilik egiten duen sistema, alegia. Bestelako elkartrukea bultzatu gura dute dantza talde eta dantza-zaleen artean; jendea «xaxatu eta zirikatzea da gure asmoa konta dezaten zertan ari diren, interesgarria izan daiteke-eta denontzako».
Euskal Herriko taldeetaz gain, munduan zehar banatutako euskaldunek ere egitasmoarekiko jakin-mina azaldu dute Renoko Zenbat Gara taldearekin harremanak badituzte, eta han ere, an-tza, badute asmoa AEBetako dantzariak batuko dituen gunea sortzeko. Hego Ameriketakoekin ere izan dute hartu emanik, eta beraiekin zerbait egiteko asmoa ere badute uda ondoren-edo.
Dokumentuaren akzioak