Dokumentuaren akzioak
Dantzaleku handi bat izango da Errenteria
Larunbatean Erromeria Eguna ospatuko da, ekitaldiak goiz eta arratsaldez izango direlarik
Ereintza dantza-taldea da jaiaren antolatzailea. «Mahai
honek ondo adierazten du jaialdiaren espriritua -esan zuen atzo Jon Maya
dantzariak, aldameneko lagunei begiratuta-. Dantzazaletasuna da batzen
gaituena. Eskertzen diot Ereintza taldeari, horrenbeste urtez jaia
antolatzeagatik. Dantzak badu bere funtzio soziala ere, alegia,
gizarte-harremanak sendotzea, eta uste dut Erromeria Egunak horretarako
balio duela».
«Nabarmenduko nuke orain dela lau urte berreskuratutako
ohitura: neskatxen sokadantza. Hemen, Errenterian, batez ere
Sanjoanetako sokadantza gorde zen, eta gizon--dantza, baina badaude
neskatxen sokadantzak ere, eta Erromeria Egunean orain lau urte hasi
ginen dan-tza mota honekin», jarraitu zuen Mayak.
Iztuetak dantzei buruzko bere liburuan (1824ko
'Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia'-n) agertu
zuenez, bere aurreko garaietan ere bazeuden neskatxen sokadantzak eta
etxekoandreen sokadantzak.
Musika askotarikoak
Hainbat musikari jardungo dira. Trikitilariei dagokienez,
Txorimaloak eta Izer eta Alabier; dantzarako txarangak, berriz,
Alkarkide eta Ezpeletakoa; baita ere, Hernaniko Dultzaineroak,
Oarsoaldeko Txistulariak eta Zubietako Zanpantzarrak.
Arratsaldeko 7etatik aurrera Aiko musika- eta
dantza-talea jardungo da, Patxi Laborda buru dela. «Dan-tza lotuak ere
erakutsiko ditu. Horrelako dantzak arrotzak egiten zaizkio zenbaiti,
baina ez luke hala izan behar. Txotisa ere gurea da!», esan zuen Jon
Mayak atzokoan. Xabi Bikandirekin batera, Aiko taldearen sortzailea dugu
Patxi Laborda.
Egitarauan, aurten bada aldaketa bat: herri-bazkaria ez
da kiroldegian egingo, baizik eta Esmalterian, Koldo Mitxelena Plazan.
Hor badago arkupea, eta eguraldi txarra egokitu ezkero, arkupera
aldatuko litzateke. «Bi arrazoirengatik erabaki dugu kiroldegitik alde
egitea. Hura piska bat bazter egiten delako, eta bero handia sortzen
delako. Han, asko janda ere, argaldu egiten zara», esan zuen Pello
Urreagak atzoko aurkezpenean.
Herri-bazkariko menua hau da: Krabarroka budina bere
saltsekin; Ereintza entsalada; Arkume gisatua barazkiekin; eta postrea.
Txartelak salgai daude Ereintza Elkartean (), Arkaitza Tabernan eta
Belen Gozotegian. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, eta gaztetxoek
10. Bostehun lagunentzako tokia prestatu dute.
Kukai dantza-taldeak hitzarmena egina du Udalarekin
ikastaroak eskaintzeko, eta oraingoan ere antolatu dira. Bihar, jauzien
inguruko oinarrizko urratsak irakatsiko dituzte; eta gaur eta
ostegunean, Aiko taldeko Patxi Laborda azalduko da dantza lotu batzuk
irakasteko. 85 lagunek emana dute izena ikastarootan parte hartzeko, eta
hau da helbidea: dantza@kukai.info
Dokumentuaren akzioak