Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzak hartuko ditu antzokiak

Dokumentuaren akzioak

Dantzak hartuko ditu antzokiak

Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2009/03/21

Dantza protagonista nagusia izango da aste batzuetan Nafarroako herri ezberdinetan. Izan ere, beste urte batez, Escena Dantza Jaialdia, udalekin egindako lankidetzari esker, Nafarroako antzokietara itzuliko da martxoan eta apirilean. Aurreko edizioan berrikuntza garrantzitsu batzuk izan ziren, programan bost antzoki berri sartzea, esaterako, eta aurten beste kontu interesgarri batzuk nabarmendu behar dira antolatzaileen esanetan. Berrikuntzak direla medio, herritar guztiak animatu nahi dituzte jaialdian parte hartzera. Alde batetik, berrikuntza nagusietako bat da, dantza garaikideko bi ikuskizunek, Kultura eta Turismo Departamentuak Vianako Printzea Erakundearen «Muntaketa eszenikoetarako 2008ko laguntzak» jaso dituztela. Laguntza horri esker, Nafarroako ikusle-entzuleek atzerrian egiten ari den lana hurbilagotik ezagutzeko parada izanen dute. Hala, Nafarroako dantza konpainiek Europan barrena eskaintzen ari diren ikuskizunak herrian bertan ikusi ahal izango dituzte.

Aipatutako laguntza horien artean, Jean-Marc Serranok eta Laida Azkonak osatzen duten Hierba Roja taldea dago. Horiek Coches rojos, miedo y cafeteras izeneko lana ekarriko dute aurtengo Escena jaialdira. Obrak irabazi zuen «2008ko Nafarroako Artista Gazteen Topaketa», arte eszenikoen modalitatean. Bestalde, Escena Dantza Jaialdian ikusi ahalko den bigarren ekoizpena Soñando despiertos izenekoa izango da, Laida Aldaz eta Cruz Isael Matarena, hain zuzen ere.

Urrats gehiago Horrez gain, jaialdiak, beste urrats bat emango du aurtengo edizioan. Hala, arte eszenikoen alor hori hurbilagotik ezagutzeko aukera emanen die hala nahi dutenei. Horretarako, hainbat lantegi antolatu dira estrainako aldiz; mugimenduaren arteak hautemateko edo horietara hurbiltzekoa, edo, bestela, ekoizpen zehatz batean sartzeko aukera ematen duten beste lantegi batzuk, jende mota guztiei zuzendurik, ahaztu gabe dantza garaikideko ikastaro trinko bat ere, azken hau espezializatuagoa. Jaialdian, gainera, beste proposamen batzuk ez dira faltako: dantza neoklasikoa, flamenkoa edo breakdance multimedia.

Guztira, zazpi talde zabalduko dira Nafarroan, eta lantegi eta ikastaro sorta bat egongo da. Horiei esker, ikusleentzuleak -zaletuak zein adituak- dantzaren unibertsoaren protagonista izanen dira. Zalantzarik gabe, dantzak hartuko ditu Nafarraoko udalerrietako antzokiak, hiri handietan bezalaxe.

 

Dokumentuaren akzioak