Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza: ur tantak basamortuaren erdian

Dokumentuaren akzioak

Dantza: ur tantak basamortuaren erdian

Egoera larria dela eta neurri eraginkor gutxiegi dagoela salatu dute

Egilea
Alberto Barandiaran
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2004/10/30

Ez da harrigarria, beraz, dantzarekin kezka duten eragileek ur tanta basamortuan bezala ikustea Kulturaren Euskal Planean dauden neurriak. Gutxiegi, alegia. «Okerrago nekez joango da hau», dio Oier Araolaza dantzariak, dantzan.com webguneko sustatzaileetakoak, «beraz, gutxi behar da hobetzeko. Baina proposamenek ez naute erabat asetu. Dagoena horren urria izanik ahalegin handia egin beharko litzateke alor hau sustatzeko, eta ez dut antzeman horrelako larritasunik».Desegituraketa, edo egiturarik eza. Horixe da dantzaren egoera Euskal Herrian, gaur egun. Ezintasun propioa, alde batetik elkarterik ez, egoitzarik ez, presentzia txikia taula garrantzitsuenetanÉ, eta administrazioak irtenbiderik ez.



Dantza Etxeak, proposamenetako bat



Zein dira, bada, planak proposatzen dituen neurriak? Ikusgarriena, akaso, lurralde historiko bakoitzean Dantza Etxea. Beste proposamen bat: gazte konpainia baten bideragarritasun azterketa egitea. Dantza-zirkuitua finkatzeko «ahaleginak areagotzea», hori ere jasota dago.



Kritiketako bat da dantzaren aniztasunaz aipamenik ez dagoela testuan. «Dantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea daude gure artean», dio Araolazak, «eta errelitate desberdinak izanik, desberdin tratatu behar dira. Dena interesatzen zait, baina non kokatu behar dugu dantza tradizionala? Esaten denean, adibidez, ETBk hori bakarrik ematen duela planak hala jaso du, badirudi gutxiesten ari direla emankizun horiek, eta nabari da dantza garaikidearen inguruan dabiltzanek egin dutela aipamena». Eta ondarea ote den galdetzen du berak. «Honi buruzko atalean dantza ez da agertzen. Harriak babestu behar direla bai, esaten da, baina gurea? Ondarea da? Nola babestu behar da, esaterako, dantza tradizionaleko emanaldiak, tokian-tokiko jai eta ospakizunetan ziklikoki egiten direnak? Umezurtz ikusten ditut».Araolazak gogoetak plazaratu ditu bere webgunean, planaren inguruan. Hainbat hutsune larrirentzat irtenbide garbirik ez dagoela aipatu du hor, eta dantzarien formazioaren inguruan arazo latza dagoela. «Horrez gain, nabarmena gertatzen da dantzaren dokumentazio zentro baten beharra, Eresbilen antzeko bat alegia. Ez zait iruditzen aipatzen diren etxe horien lehentasunezko egitekoa izango dela dokumentazio zentroarena, eta, beraz, ez dut ikusi hutsune hori betetzeko inolako egitasmorik».«Asko espero? Beti esaten dugu, dantzaren basamortua hain da lehorra, ur tantarik txikiena ere pozik hartuko dugula, baina planak ez digu argibiderik ematen guzti hori zertan hezurmamituko den jakiteko. Asmoak bai, baina gaur eta bihar gauzatuko diren benetako proiektuak ez. Beste alorretan egongo dira helburu estrategikoak, edo gauzatu beharreko helburuak, baina hemen ez, dantzarekin ez. Dantzan, aurreneko urratsetan gaude oraindik».











z Diagnosia



Eragileek Planean aipatutako sektorearen ahulgune eta aukeretako batzuk.



Ahulguneak



g Akats larriak daude hastapeneko prestakuntza espezifiko, profesional eta jarraituaren eskaintzan eta arte eszenikoetako lanbide multzoan (sortzaileak, interpreteak, teknikariak, jantzi-diseinugileak, argiztatzaileak, eszenografoakÉ) eta dantzan.



g Sortzaileei ematen zaizkien laguntzak edo pizgarriak edota egiturak, ez dira behar bestekoak.



g Araututako hezkuntza sistema arruntean, dantza eta arte eszenikoak agertu ere ez dira egiten ikasketa-planetan.



g Konpainiek berehalako ustiapen-emaitzekiko duten mendekotasuna oso handia da. Atomizatutako konpainien antzerki produkzio eta birek hainbat arazo izaten dituzte zirkuitu koordinazio, banaketa eta formatuetan, errentagarritasuna bilatu behar dutelarik.



g Dantzari dagokionez, batzuetan pertsona batek berak egin behar izaten ditu sortzaile, produktore eta interprete lanak bere dantza-sorkuntzan. Laguntza eskasegiak daude haur, gazte zein ikusle helduentzako ekitaldiak eta Euskal Herriko zein kanpo alderako banaketa lortzeko. Ez dago dantza edo eszena lengoaia berriei eskainitako feriarik edo lehiaketarik.



Aukerak



g Arte eszenikoetako eskaintza arautuari buruzko hausnarketa premia-premiazkoa da. Mahai gainean dugu hiru lurralde historikoetan lehen ikasketa-fase bat bideratzeko aukera (erdi mailakoa edo lanbide-hezkuntza mailakoa), eta goi-mailako ikasketak, berriz, balizko Arte Dramatikoaren edo Arte Eszenikoen Goi-Eskolan eskaintzekoa.



g Mezenas formulak eta beste batzuk ere aztertu behar dira, enpresa pribatua sar dadin, hain zuzen ere, eszenako arteen obra edo proiektuen produkzioan.

Dokumentuaren akzioak