Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Taldeak Direla Eta

Dokumentuaren akzioak

Dantza Taldeak Direla Eta

Elgoibar, Maria Isabel eta Pake

Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
1973/08/19

-Noiz, nola ta zer helbururekin sortu zen dantza talde hau?



Orain dela zazpibat urte sortu zen, Ikastolan zenbiltzen umetxo batzukin. Bere helburua, esan daiteke, ikastolako ordutik aparte umeen heziketari jarraipen bat ematea zela.



-Gaur egun, zer helburu duzute lan horretan jarraitzeko?



Hasierako helburuaren jarraitzaileak gara. Gure nahia, umetxo hauen bidez giro bat sortzea ta kultura sati hau herriari agertzea da. Nahiz ta orain arte lan gutxi egin hortaz, gure gogoa Elgoibar eta inguruko dantza zaharrak ta ahaztuta daudenak ikasi ta erakustea da.



-Ikastaro hau ikastolako umeentzat bakarrik ahal da?



Esan dugun bezela, hasieran ikastolako umeentzat izan zen, baina orain herriko nahi duten ume guzientzat sarrera irikita dago.



-Ume hauek nun agertzen dituzte ikasitako dantzak?



Gure herri-inguruko jai aldietan parte hartzen dute. Ta, igaz hasi ginen gure herrian umetxoen eguna antolatzen.



-Egun hortan ume guztiak parte hartzen ahal dute?



Urtean zehar ikasi dituzten dantzak agertuaz, aurten, 300 ume inguruk dantzan egin dute eta denak elgoibarkoak.



-300 umeri dantzan ondo erakutsi ahal daiteke?



Ez, gure asmoa ez da 300 artista lortzea, baizik, ume guziak dantzaren bidez, giro baten sartu eta hori lortu ta gero, agertuko dira talde ta dantzari onak.

Dantza taldeei kalidadea exigitu behar zaie, baino herrietako umeen jaialdietako helburua giro bat sortzea da ta giro ortatik ta ume hoietatik jaioko dira talde onak. Baina batez ere gu kezkatzen gaituen alderdia giroa da. Euskal giroa.



Beraz, garbi dago, dantza, dantza bezala bakarrik ez dela erakusten, baizik eta Euskal heziketa osoago bat eman nahiean batez ere.

Dokumentuaren akzioak