Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sueltoko txapelketaren 33. edizioa jokatuko da bihar 12 bikoterekin

Dokumentuaren akzioak

Dantza sueltoko txapelketaren 33. edizioa jokatuko da bihar 12 bikoterekin

Bi nobedade nagusi izango ditu: lehen aldiz urrian egingo da eta lehiako bikoteetako bat bi ahizpek osatuko dute

Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2009/10/10
Beste berritasun bat ere bada aurtengo lehiaketan, dantzatuko duten 12 bikoteen artean bi neskek osatutakoa egongo baita aurreneko aldiz, Ana eta Marta Ruiz de Austri ahizpa arabarrek osatutakoa hain zuzen. Beste dantzariak hauek izango dira: Karlos De las Heras-Oroitz Bilbao (Sestao), Mikel Otegi-Estela Atorrasagasti (Donostia-Orio), Mikel Arce-Iratxe Ibisate( Gasteiz), Jon Intsausti -Iera Maiza (Ordizia-Olaberria), Aritz Arrillaga-Amaia Bolinaga( Bergara), Azaitz Unanue-Aizkoa Medinabeitia (Gasteiz), Iker Sanz-Idoia Besada (Lezo-Pasaia), Xabier Etxaniz-Leire Larrañaga (Azkoitia), Arkaitz Pascuas-Nagore De las Cuevas (Sestao), Aitzol Ena-Maite Lazkano (Bergara), Xabier Segura -Lierni Martiarena (Hernani).
Aspaldian Arabako bikote gutxi izan da Seguran dantzatzen eta aurtengo beste albiste pozgarria ere bada Arabako hiru bikote izatea parte hartzaileen artean. Iazko irabazleak, Eneko Gil eta Nerea Vesga, ez dira izango txapelketan, kanpoan daudelako Kukai dantza taldearekin.
Bi dantza
Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia sei dantza adituk osatuko dute, beraien erabakiak Euskal Dantzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik.
Dantzariek beraien saioa amaitutakoan eta epaileek sailkapena erabakitzen duten bitartean, ohizkoa izaten da dantza saio bereziren bat eta aurtengoan Jesus Mari Garateren
Nahia
koreografia ikusteko aukera izango da, Pello Irizarren musikarekin
Nestor Basterretxea eskultura egileak, 1977an Euskal Herriko Txapelketa hasi zenetik 7 eskultura ezberdin erreproduzitu ditu eta inoiz ez du dirurik jaso lan honen truke. Halaber, Segurako Udalak txapelketaren hasieratik txapelketa honi eskaini dion arreta eta maitasunagatik omenaldi bero bat eskainiko dio.
Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalak eraman beharko dituzte dantzariek eta bikote bat sarituko da alor honetan.

Dokumentuaren akzioak