Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sueltoko txapelketaren 32. edizioa jokatuko da igandean Baratze pilotalekuan

Dokumentuaren akzioak

Dantza sueltoko txapelketaren 32. edizioa jokatuko da igandean Baratze pilotalekuan

Hamaika bikotek parte hartuko dute lehiaketan. Azken hiru urteetako irabazleak ez dira izango

Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2008/06/18
Bi dantza
Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia sei dantza adituk osatuko dute, beraien erabakiak Euskal Dantzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik.

Azken hiru urteetako irabazleak, Azkoitiko Azpitarte anai arrebak, ez dira apuntatu aurtengo txapelketara, eta, beraz, bikote berria sartuko da aurten irabazleen zerrendan. Eneko Gil eta Nerea Vesga errenteriarrak bigarren sailkatu dira azken bi edizioetan eta aukera gehien beraiei ikusten zaizkie aurtengoan irabazleen txapela eta zapia janzteko.

Azpitarte anai-arrebek Basterretxeak diseinatutako trofeoa Azkoitira eraman zutenez iaz, eskultura berria jasoko dute igandean irabazleek, bikote batek hiru aldiz jarrian edo bost txandaka txapelketa irabazten duten arte. Orain arte sei bikotek irabazi dute txapelketa hiru urtez jarrian eta, beraz, zazpigarren eskultura izango da aurten Nestor Basterretxeak dantza txapelketarako egiten duena. Eskenatokia ere berria izango da aurtengo txapelketan, aldaketak izango dituena oholtzaren sarrera, irteera eta a-tzealdean.

Dantzariek beraien saioa amaitutakoan eta epaileek sailkapena erabakitzen duten bitartean, ohizkoa izaten da dantza saio bereziren bat eta aurtengoan Xafolk taldeak eskainiko du. Swing estiloa oinarri duen Klake taldea da eta, Larraitz Ugartemendiaren zuzendaritzapean, lau dantzez osatutako saioa eskainiko dute: Swingaz, Estandar bat, Ondarrarekin jolasean eta Aulki-tak.
Dantza sueltoko txapelketaren 32. edizioa jokatuko da igandean Baratze pilotalekuan
Iazko irabazleak, Azpitartetarrak ez dira izango aurten. /ETXEBERRIA

Dokumentuaren akzioak