Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sendo eta erakargarria

Dokumentuaren akzioak

Dantza sendo eta erakargarria

Kritika, Julio Bocca eta Ballet Argentino

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/11/18

Aire berriekin etorri zaigu aurton Julio Boccaren baleta. Bilbon izan den beste urteetan baino talde trinkoagoa aurkeztu du American Ballet Theatreko izarrak, eta baita dantza mota eta koreografia osatuagoa eskaini ere. Izan ere, balet klasikoa, areto-dantzak eta balet modernoa taularatu zituen.



Atarian, The river dantzatu zuten, orain dela 30 urte Duke Ellingtonek eta Alvin Ailey koreografoak asmatu zuten lana, balet klasikoaren erara. Horretan bada, jazz jolearen partitura zirkunstantziazko musika baino gehiago iruditu zitzaigun, eta gainera ondo uztartua zegoen primerako koreografiarekin. Bertan, Julio Boccak bere gorputz enborraren anatomia polita erakusteaz aparte, oso ondo menperatu zituen jarrerak, punten gaineko pausoak eta airean egindako birak, grand jeté-ak eta pax de deux-ak, hau da,bikotearekin egiten diren airean hartzekoak edo atxikitze jarrerak ibaiaren zurrunbiloak eta jauziak adierazteko. Gure iritziz, emanaldiko onenakizan ziren aipatutakoa.



Gorbata gorridun gizona

koreografia aldiz, dantza modernoa pantominarekin uztartzen duen dantzaldia da. Horretan, nahiz eta baliabide gehiagoz horniturik izan infografia, disonantziak, bandoneoien erabilera, arropa txukunak... dantza arloan, berriz, hasierakoa baino apalagoa sumatu genuen. Aipagarria izan zen pas de deux-ez beteriko dantza, baina kasu honetan dantza modernoak ematen duen adierazgarritasun gehiagorekin. Julio Boccaz aparte, asko gustatu zitzaigun Cecilia Figaredoren dantzaldia eta Jean François Casanovasen pantomina martxante ustiatzailearen rolean. Jesus Mari Begoña

Dokumentuaren akzioak