Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza saioa eta mozorroak protagonista inauterietan Antzuolan

Dokumentuaren akzioak

Dantza saioa eta mozorroak protagonista inauterietan Antzuolan

Irribarre batekin eta gogo handiz hartu dute urteko festarik dibertigarri eta koloretsuena antzuolarrek. Euskal-dantzak izan dira goizeko protagonista, nola ez, hartza, hezitzailea eta tximinoarekin batera elkar eta herritarrak zirikatzen. Hezitzaileak hartza kontrolpean izan badu ere, une batez, ihes egin dio eta bi animalien “borroka” ikusi dute bertaratu direnek. Hala ere, giro ona izan da nagusi eta egunerokotasunetik aterata, beste pertsona edota pertsonaia baten papera hartu dute herritarrek.
Egilea
Idoia Aranbarri Arzuaga
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2023/02/18
Lotura
Goiena

Dokumentuaren akzioak