Dantza Hirian eta Maitaldia jaialdiek bat egingo dute larunbat honetan Errenteriako kultur programazioan dan-tza emanaldiak nagusituz goiz eta arratsaldez.
Dantza Hirian goizean burutuko da eta hiru dantza pieza eskainiko dira, dohanik, ordu eta herriko espazio ezberdinetan. Larrua Euskadi taldeak Sangre y Clorofila lana aurkeztuko du 12.30ean Herriko plazan. Ixa konpainiak Ollos cara adentro eskainiko du 12.45ean Herriko plazan baita ere. Azkenik, Dantza Hirian jaialdiari bukaera emateko, Laura Lópezek eta Pablo Pérezek 13.15ean Bailaban las pelotas lana Xabier Olaskoaga plazara ekarriko dute.
Arratsaldean Maitaldia jaialdiaren txanda izango da. Dantza saio irekien jaialdi hau Miarritzen ospa-tzen da bereziki, baina beste 16 udalerritan ere geldialdiak egingo ditu, horien artean biharkoa Errenterian.
Egitarauari dagokionez, 18.00etatik aurrera Herriko plazan egingo diren kaleko ikuskizunak izango dira lehen protagonistak. Bertan, Herri Arte Eskolak, Kukai Dantzak eta Ereintza dantza taldeak hartuko dute parte, baita Gipuzkoako Dantzaguneak Errenteriako Udalarekin batera aukeratutako Ainhoa Usandizagaren Bihar eta DABen Nun Zira lanek ere.
Ondoren, Alemaniako Ballet X Schwerin konpainiaren Bach, past, present, future ballet emanaldia ikusi ahal izango da Lekuona Fabrikan 20.00etan. Sarrerak eskuragarri daude sarrerak.errenteria.eus webgunean. Era berean, ikuskizunaren egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, ordubete lehenago leihatilan, betiere aurretik agortu ez badira.
Aurtengo Maitaldia, Temps d’Aimer izenburukoa, Errenteriara esportatzea ez da kasualitatea. Iparraldearen eta Gipuzkoaren artean garatutako proiektuen jarraipenean kokatzen da, Malandain Ballet Biarritzeko Lurralde Polo Koreografikoak koordinatuta, lurralde ezarpen iraunkorra errazteko. Gainera, Malandain Ballet Biarritzek eta Jon Mayak (Kukai Dantza) artista asoziatu gisa duten hitzarmenari esker sortutako ekimena ere bada.
Horren harira, aste honetako jaialdiaren aurkezpenean, Mayak esan zuen oso pozgarria dela erreferen-tziazko nazioarteko dantza festibal hau Errenteriara ekartzea, eta “mugazgaindiko proiektu bat” jar-tzen dela balioan. Antzera, Thierry Malandainek eta Marie-Christine Rivièrek “Errenteriak dantzaren munduan duen ekosistema garran-tzitsua” nabarmendu zuten.