Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza plazetan' programaren edizio berria

Dokumentuaren akzioak

'Dantza plazetan' programaren edizio berria

Gaur hasiko da hiru hitzordurekin batera: Deustuko San Felicisimon, Zazpi Kaleetako Santiago plazan eta Deustuko Done Petri plazan

Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/01/30
Lotura
El Correo

Bilboko Udalak 'Dantza Plazetan' programaren hamabosgarren edizioa abian jarri du. Gure hirian tradiziorik handiena duten kultur programetakoa da, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua duena. Herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskeintzen ditu. Horrela, tradiziozko dantzek zuten parte-hartze handia lortu nahi da eta dantzariek ikusleak gonbidatzen dituztelarik.

Programaren aurtengo edizioak 51 emanaldi biltzen ditu, urtean zehar banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan. Udalak, Bilboko zazpi dantza-talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazioaren laguntza du. Taldeak hauexek dira: Salbatzaile Dantza Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai – Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai eta 1. Barrutiko taldeen federazioa, hau da, Deustuko Folklore Taldeak.

'Dantza Plazetan' programa datorren gaur hasiko da, hiru emanaldirekin batea. Eguerdiko 12:00etan, San Felicisimon (Deustun), Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak antolatuko du urteko lehen dantza-agerraldia. Arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan, izaten den erromeria tradizionala izango da. Eta 20:30ean, Deustuko Folklore Taldeak erromeria antolatuko du Deustuko Done Petri plazan.

Bihar 11:30ean, 2016. urtean bere hogeigarren urteurrena ospatzen duen Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira eskainiko du Deustun. 1. Barrutian, Deustun, dira ekitaldi gehienak.

Santutxuko Gaztedi Dantzari taldeak 65 urte beteko ditu eta, besteak beste, kalejira bat eskainiko du Isozakiko dorreetatik Casilda Andrearen parkeko pergolaraino, ekainaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Kalejiran taldetik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako hainbat dantzarik parte hartuko dute. Aurten ere, Larrain Dantza izango da Areatzan, ekainaren 11n (zapatua) eta uztaileko zapatu arratsaldeetan Arriaga plazan dantza-agerraldiak izango dira.

Ekimenak badu umeentzat ere txoko bat eta otsailaren 13an Begoñako Barrutiko zenbait plazatan eta ekainaren 19an Basurtuko Aita Donostia plazan umeen dantza-agerraldia izango da.

'Dantza plazetan' programaren edizio berria

Dokumentuaren akzioak