Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza maitatzeko

Dokumentuaren akzioak

Dantza maitatzeko

Kritika, Miarritzeko Maitaldia

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/09/13

Orain dela hilabete batzuk estreinatu ostean, Maitaldian izan dut EliralE konpainiaren Kadira ikusteko aukera. Pantxika Telleriak sortutako koreografia gozagarri hau haur-publikoari begira dago egina. Izenburuak dioen moduan, aulki baten inguruan jiratzen da hogeita hamar minutuko lan hau eta kadirarekin erlazionatuta dantzatzen dute koreografiako neskak eta mutilak.



Haurrentzat egina izateak, baina, ez du esan nahi maila artistikoa jaisten denik eta horren adibide dira pianoan zuzenean jotzen den musika ederra, dantzarien estilo landua eta, batez ere, koreografiaren planteamendua, haurrek uler dezaketen hasieratik maila askoz abstraktuagora igarotzen delako erdialderantz eta oso pasarte delikatuak sortzen dituelako, nahiz eta une batzuetan Ðkadira desagertzen deneanÐ interesa zertxobait moteltzen den.Gelabert-Azzopardi aurtengo Maitaldira etorritako konpainia ederrenetariko bat izan daiteke eta egitarau bikoitza eskaini zigun Miarritzeko Kasinoan. Psitt! Psitt! izeneko lana Pascal Comeladeren musika berezian oinarritzen da eta Comeladek Erik Satiek sortutako Karakter oharrak hartu zituen inspirazio iturritzat. Horrela, oso pieza poetiko, malenkoniatsu eta onirikoa irten da koreografoaren eskuetatik, eta Azzopardik diseinaturiko jantziek areagotu egiten dute dantzariak politxinelak izatearen sentsazioa. Txikitan jostailuzko automatek utzitako zirrara sentitzen dugu zenbait unetan, herri-zirkua edo kale-feria dirudien ikuskari magiko honi esker.



Viene regando flores...

konpainiak Barakaldora egindako bisitan komentatu nuen eta, beraz, bakarrik esango dut berriz ere izan dudala Timbancó laukotearen musikaz eta Gelaberten dantzarien estilo aske eta zoragarriaz gozatzeko aukera. Igandeko egitarauan En rojo vivo aurkeztu zigun Cruceta Ballet Flamenco konpainiak. Mariano Crucetak ibilbide bikaina egin du flamenko klasikoan eta aspalditik dabil betiko flamenko ukiezin hori askatu nahian. Kasu honetan, adibidez, flamenkotik kanpoko hainbat elementu elkartu ditu muntaian: hip-hop dantzari bikainak eta Faithless talde mitikoaren estilotik urrun ez dagoen soinu-banda inguratzailea.Elementu berri horiek erabiltzean, ordea, ez dio nagusitasuna utzi flamenkoari, elkarrizketa emankorrak partaide guztiek maila berean egotean gertatzen direlako. Ildo horretatik guztiz esanguratsuak izan dira flamenkoa askatzearen alde egindako keinu iraultzaile batzuk, baita emakume-soinekoari dandarra kentzea eta beste emakume batek prakak jantzita dantzatzea. g Agus Perez

Dokumentuaren akzioak