Dokumentuaren akzioak
Dantza-jauziak eginez helduko da Ezpalak jaialdia asteburu honetan
Aurtengo emanaldiaren lehenengo geltokia iruñea izanen da, larunbatean
"Dantza guztien artean originalenak, berezienak, zientifikoenak, esan genezake, dantza jauziak dira". Honako hitzekin biltzen du Jean Michel Guilcher dantza iker-tzaile frantsesak Euskal Herriko Dantza-jauzien inguruko informazioa. Eta arrazoirik ez zaio falta. Euskararen herriko kulturak dituen ikur nagusienen inguruan hitz egiten denean, orokorrean, dantza mota honen ezaugarriak azpimarratzen dira. Hori dela eta, modu batean merezi duen omenaldia egiteko, Ezapalak jaialdiak aurtengo edizioko izar bihurtu ditu. Era honetan, aste bukaera honetan Iruñean (larunbata) eta Eibarren (igandea) eginen den emanaldian Euskal Herriko eta atzerriko dan-tza genero honen erakustaldia eginen da. Aurtengo jaialdia sei taldek osatuko dute, eta horietatik hiru nafarrak izanen dira: Iruñeko Duguna dantza taldea, Baztango Baztandarrak eta Luzaideko bolant-dantzariak.
Iruñeko Duguna eta Eibarreko Kezka dantza taldeek elkarlanean antolatzen duten jaialdiak, bosgarren urteari eustiko dio aurtengoan. Duela lau urte ekin zioten abentura honi, eta urtez urte gai bati lotuta egon den emanaldia eskaini diete herritarrei, besteak beste, Ezpata-dantzak, Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere dantzak irizpide izan dituzten ikuskizunak.
Honekin guztiarekin batera, urte hauetan zehar Ingalaterra, Flandes, Frantzia, Portugal, Katalunia, Valentzia, Gaztela eta Galiziako dantzariak gonbidatu dituzte. Izan ere, antolatzaileek diotenez, "desberdintasunak baino, kultrua koreografiko horien guztien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina da Ezpalak". Zalantzarik gabe, gal ez daitekeen hitzordua izanen da asteburukoa.
Eibarreko egitaraua
· 17.30ean. Kalejira Alde Zaharreko karriketan barrena.
· 18.00etan. Dantza saioa, Burguen plazan. Emanaldian ondorengo taldeek hartuko dute parte: Duguna dantza taldea (Iruñea), Baztandarrak (Baztan), Osseu haraneko musika eta dantza taldea (Osseu, Biarno), Luzaideko bolant-dantzariak (Luzaide), Argia dantzari taldea (Donostia, Gipuzkoa) eta Maritzuli konpainia (Baiona, Lapurdi).
· Emanaldia amaitzean. Dantzaldi irekia Aiko taldearekin.
· 12.00etan. Kalejira herrian barna.
· Emanaldia. Kalejira amaitzean, jaialdia hasiko da.
· 17.00etan. Erromeria Aikorekin.
Dokumentuaren akzioak