Dokumentuaren akzioak
Dantza ikuskizun paregabea Martin Zalakainen aventuren inguruan
Martin Zalakain eszenatokietara itzuli da, pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna bueltan dago. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 2017an, San Martin egunez Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zenetik, 22 aldiz eskainia izan da Martin Zalakain, 19 herritan, sarreren salmentan izandako eskaeragatik, herri batzuetan bi saio egin baitziren pandemiaren aurretik. Orotara, 13.000 ikusle inguruan izan ditu ikuskizunak.
100 partaide dantza dramatizatuaren inguruan Argia dantzari taldearen eta Artedrama arte eszenikoen plataformaren zuzendaritzapean sortu zen ikuskizuna, eta Pio Barojak 1908 urtean idatzitako Zalacain el aventurero eleberriaren protagonista den Martin Zalakain mitikoaren abenturak kontatzen ditu dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez. Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estuasunak... Tabernako beroaldien lekuko, gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantzak topa dezake ikusleak antzezlan honetan. Gozotik eta tragikotik bietatik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta ez eta ospakizunik ere.
Pasa den larunbatean 300 ikusle inguru bildu ziren debako polikiroldegian antzezlan hau ikusteko. Dantza ikuskizun paregabea izan zen Euskal Herri, Nafarroa eta Biarritzetik etorritako 80 dantzarik eskaini zutena. Parte hartu zuten dantza taldeak hauek izan ziren: Argia (Donostia), Arkaitz (Añorga), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai-alai (Portugaleta), Astigar (Astigarraga), Kezka (Eibar), Haritz (Eibar) eta Gure Kai (Deba).
Haitz Haundi
Haitz Haundi pintura taldeak, helduentzako margo ikastaroa antolatu du. Kurtsoa gaur hasiko da, beraz 16 urtetik gorako edonor izena eman dezake gaur Kultur Elkarteko azken solairuan 19:00etatik aurrera. Kurtsoa maiatzak 18an bukatuko da eta bazkideentzat 150 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnak 180 euro. Ikastaroa astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara izango da. Jose Ignacio Treku izango da irakaslea.
Euskaraldia
Gaur, 18:30etan Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, Euskaraldiaren Herri Batzordea bilera deialdia antolatu da. Norbanako, saltoki edo elkartea bazara eta aurtengo Euskaraldian aktiboki parte hartu nahi baduzu gerturatu heri batzordeak antolatutako bilerara.
Dokumentuaren akzioak