Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Hirian jaialdia Donostiara iritsiko da asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian jaialdia Donostiara iritsiko da asteburuan

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/09/19
Lotura
Irutxuloko Hitza
dantza-hirian
Dantza Hirian jaialdiko emanaldi bat.Dantza Hirian

Dantza Hirian jaialdi ibiltariak Donostian egingo du geldialdia asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean eskainiko dituen emanaldiekin. Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko zenbait udalerritan egiten dute Dantza Hirian jaialdia, beti kalean. Aurtengoa hemeretzigarrena da eta irailaren 7an hasi zen Errenterian; Irundik, Miarritzetik eta Hendaiatik pasatu da dagoeneko, eta Donostiara helduko da orain.

Hain zuzen ere, ostiralean (hilak 20), emanaldi hauek ikusi ahalko dira: Richard Masquerinen Vacío espiritual (19:00) eta Angel Duran Performing Artsen Clinch (19:20) Plaza Berrian, eta Virginia Gimenoren eta Robert Gomezen Punteggio per due corpi Nautikoko Lasta plazan (20:00).

Larunbatean (hilak 21), aldiz, Ainhoa Usandizagak Bihar obra eskainiko du Plaza Berrian 19:00etan, eta Olaia Vallek eta Gilles Noëlek Dos pies para dos leku berean, 19:15ean. Lasta plazan, bestalde, Richard Masquerinen Vacío espiritual ikusi ahalko da, 19:45ean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Dokumentuaren akzioak