Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Hirian jaialdia, Donostia- Baiona eurohiria bultzatzeko

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian jaialdia, Donostia- Baiona eurohiria bultzatzeko

Hirugarren jaialdia irailaren 16tik 27ra egingo da, dantza kalera ateratzeko helburu nagusiarekin

Egilea
Aiert Iriarte
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/09/12

Ekitaldiaren hirugarren jaialdi horretan Donostia (irailaren 19a, ostirala), Irun (irailaren 20a, larunbata), Hendaia (Irailaren 26a, ostirala) eta Baiona (irailaren 27a, larunbata) artean banatuko dituzte emanaldiak. Hamaika taldek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Ertza eta Mikel Aristegi donostiarrak, Organik eta Natxo Montero bilbotarrak, Okzitaniako Tolosako Sara Martinet, Parisko B3, A Coruñako Entremans, Sevillako Roberto Martinez eta Cecilia Colacrai (bakarrik eta Jorge Albuernerekin batera) eta Nats Nus bartzelonarrak.

Dantzatzen duten hiriak

Arkitektura eta dantzaren artean lotura bat sortu dute proiektu horrekin, eta artistei eta koreografoei beren lanak sortzeko «marko berri bat» ematen die, Arkaiaren hitzetan. Hiri bakoitzean zehar ibilaldi bat egitea proposatzen du; bi ordutan bost konpainia ikus daitezke, eta lan bakoitzak hamabost bat minutuko iraupena dauka. Iaz 6.000 ikusle inguru izan zituzten, eta aurten ekitaldia sendotu nahi dute; emanaldiak ikustera doazenak eta bertatik pasatzen direnak elkartzen dira bertan.

Ekintza paraleloak ere izango dira; hilaren 17an, 18an eta 19an Dantzatzen Duten Hiriak bideo zikloa emango dute Donostiako FNAC-en. 22tik 27ra Baionako Udal Liburutegian izango da ikusgai. DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) Nazioarteko sarean dauden hainbat jaialdi independienteren erreportaje eta dokumentalak emango dituzte bertan.

Aurtengo berrikuntzetako bat Aterpean egoitza-programa da; horren bidez talde bati sorkuntzak aurkezteko espazioa eta hori aurrera eramateko diru laguntza emango zaio. Aurten Ertza dantza taldea aukeratu dute, eta Artelekun eta Egiako Kultur Zentroan lan egin dute. Bihar jaio nintzen pieza aurkeztuko dute; Asier Zabaleta zuzendaria «tradizio eta modernitatatearen artean zubi bat eraikitzen» saiatu da, lan fresko, berri bat eskaintzeko.

Dokumentuaren akzioak