Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza giroa nagusi izango da larunbateko XV. Erromeria Egunean

Dokumentuaren akzioak

Dantza giroa nagusi izango da larunbateko XV. Erromeria Egunean

Hamabosgarren urtez antolatu du Ereintza Dantza Taldeak Errenteriako Erromeri Eguna. Uztailaren 13an, larunbatean, izango da “dantzazale guztientzako hitzordu garrantzitsua” eta hala aurkeztu zuten, atzo, antolatzaileek jaialdiko hainbat parte-hartzailerekin batera.
Komunikabidea
Herri Bizia
Mota
Albistea
Data
2013/07/09
Lotura
Herri Bizia

Ereintza Dantza Taldearen izenean, Juantxo Mayak, eskerrak eman nahi izan zizkien Erromeria Eguneko laguntzaile guztiei, hasteko: “Aldundiaren, Udalaren eta herriko ia 50 enpresa eta saltokiren parte hartzerik gabe, egun osoko festa hau ez zen posible izango”.

Garai batean mendiko elizen inguruan antolatzen ziren erromeriak eta edizio hauetan zehar, eskema hori herrira ekarri nahi izan dutela azaldu du Peio Urreaga antolakuntzako kide eta txistulariak: “Helburua jendeak berak ikuskizuna sortzea da baina dantzan jartzeko, bultzada behar izaten dugu eta horretarako arituko dira egun osoan zehar hainbat eta hainbat musikari: Txorimaloak, Triki Sound, Estanga anai-arrebak, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Alkarkide Txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Zubietako joaldunak, eta Txertubi eta Aiko Taldeak”.

Aurten, gainera, berrikuntza moduan, musikari berezi bat izango da guztien artean: Arkaitz Miner errenteriarrak bibolina joko du eskusoinu batek eta perkusioak lagunduta, antzinako erromeriatan egiten zuten bezala.

Urreagak, 13:15ean Zumardian egingo dute nesken soka dantzari ere erreferentzia egin nahi izan zion: “Duela hiru urte bereskuratu genuen galtzeko arriskuan zegoen tradizioa”.

Mila Alberrok bazkari herrikoiaz hitz egin zuen. Urtero bezala, Koldo Mitxelena plazan izango da eta 450 mahai-lagunentzako txartelak jada salgai daude Ereintza Elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki Dietetika zentroan. 14:30ean hasiko da otordua eta bertan Alkarkide txarangaren musikak lagunduta “giro oso-oso polita” sortzen dela ziurtatu zuen Alberrok. Honekin batera, boluntario gisa lan egiten duten sukaldari eta zerbitzarien lana eskertu nahi izan zuen.

Bukatzeko, Mayak aitortu zuen, Ereintzak herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko ekin ziola Erromeria Eguna antolatzeari eta hamabost urte geroago ere, jaialdiaren arrakasta ikusita, ilusio handiz dihardutela lanean.

Egitaraua:

  • 10:00etan: Diana herriko kaleetan.
  • 11:00etan: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena Plazan.
  • 12:00etan: Musikariak eta Dantzariak herriko kaleetan.
  • 13:15ean: Neskatxen soka dantza Zumardian.
  • 14:30ean: Herri bazkaria Koldo Mitxelena Plazan.
  • 18:00etan: Erromeria Nagusia Zumardian eta herriko kaleetan.
  • 19:00etan: Aiko taldea Zumardian.

Erromeria eguna_aurkezpena

Dokumentuaren akzioak