Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza gehiago, eta leku gehiagotan

Dokumentuaren akzioak

Dantza gehiago, eta leku gehiagotan

Euskal Herriko bederatzi konpainiak eta kanpoko seik 18 obra emango dituzte Dantza'08 Zirkuituan

Egilea
Juan Luis Zabala
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/02/23

Aurreko urteetan askoz apalagoak izan dira kopuruak. Iaz, adibidez, lau koreografia eskaini zituen Zirkuituak, sei aretotan. Honako hauek dira Dantza'08 Zirkuituak gaurtik ekainaren 6a arte eskainiko dituen 18 koreografiak:

 

'+ES3'

Organik

Natalia Mongek Mendebaldeko gizartearen gehiengoak gaur egun bizi duen estresaren ideiatik sortu eta zuzendutako ikuskizuna da.

 

'Argira'

Verdini

Gaitasunak murriztuak dituztenek askatasun osoz garatzeko aukera eskaintzen dien gizarte batekin amets egiten dute Isabel Verdinik sortutako obra honetan.

'Astra Tour'

Ion Munduate

Iberiar Penintsulan zehar autoz eginiko bidaia da lan hau, izenaren arabera aukeraturiko herrietan barrena. Bi piezak osatzen dute Astra Tour: bideo instalazioa eta perfomance-a.

 

'BAT'

Ion Munduate

BAT-ek (Beautiful Animals Trying) hiru pertsona aurkezten ditu. Bakoitza animalia bati buruz mintzo da, eta haietaz baliatzen dira ekintzak eta egoerak proposatzeko, haien botere, lurralde, elikadura, afektibitate, maitasun, politika eta gizarte arloetako beharrez.

 

'Boj de largo'

Ion Munduate

Boj de Largo ikuskizunean, aukeraturiko irudia bere gabezia iradokitzen duen gauza baten lekuan jartzen da. Presentziaren eta gabeziaren, eustearen eta eraldatzearen testuinguru horretan dago bideo-lengoaiaren eta benetako gertaeraren arteko harreman erreala.

 

'Gari beltza'

Ballet Biarritz Junior 3

Thierry Malandain eta Filgi Claveriek sortu eta zuzendutako ikuskizuna, hiru piezarekin osatua. Ikusleak dantzarien bikaintasunarekin gozatzera gonbidatzen ditu, Bretainiako eleberri batekin liluratzera, edo dantza areto batean bikoteak elkartzen direneko limurtzearekin hunkitzera.

 

'Haiku 4'

Matxalen Bilbao

Idaztea mugimendua da. Idazteko modua pertsonala den bezalaxe, mugitzeko modua ere pertsonala da, eta beraz komunikatzekoa. Haiku 4-k bereizitasun hori nabarmentzen du.

 

'Hasta mañana'

10 & 10 Danza

Atzoko eta gaurko erbestealdiari eta immigrazioari buruzko gogoeta da. Honako galdera hau planteatzen da: zerk eramaten du pertsona dena utzi eta bizitza berria, etorkizun berria... bilatzera? Gerra, ideia politikoak, gosea, diktadura eta langabezia daude gaien artean.

 

'Monkeys'

Tapeplas 2

Hainbat pieza ezezagunez eta konpainiaren hainbat materialez eginiko collage-a da. Kutsu tribala, zolitasuna, indarra, jolasa eta abar eskaintzen ditu, baita erritmo anitz ere ordubetez.

 

'Azul o el ritmo de la vida'

Larumbe Danza

Lau eszenatan banatutako lana da, Daniela Merlok eta Juan de Torresek sortu eta zuzendua: Hasiera, Erritmoa 'garai modernoetan', Erritmo birtuala eta Bizitzaren espirala.

 

'Niña Frida'

Karlik Danza Teatro eta Producciones Javier Leoni

Emakume heldu batek, Frida Kahlok, bere bizitzan igarotako uneak gogoratzen ditu oihal zuri baten aurrean. Gogoratzen duenetik beretzat gordetzen ditu bizitzeko gogo izugarria, aurrera egiteko nahia eta eguneroko erronkak gainditzeko grina.

 

'Ojos de pez'

Compañia de Danza Daniel Abreu

Lau dantzarirentzako koreografia da. Argazkirako paisaiak eraikitzen dituzte, eta horiek sekuentzia zinematografikoak balira bezala kateatzen.

 

'Ostrukaren zuloa'

Ertza

Ostrukaren zuloa lanean honako gogoeta hau egiten da: beldurragatik benetan egin nahi duguna alde batera uzten dugu, eta horren ordez nahi dugunetik gertu dagoen kontsolazio sari batekin konformatzen gara; «eta batzuetan ezta hori ere», dio Asier Zabaletak, koreografiaren sortzaileak.

 

'Dueto'

Moare Danza

11 hilabetean elkarri bidalitako posta mezuetan oinarrituriko pieza da, Filipa Franciscok eta Idoia Zabaletak sortua. Gorputza protagonista duen performance-a, gorputzari eta gorpuztasunari buruzko iruditeria partekatzen eta garatzen duena.

 

'Piel'

Moare Danza

Idoia Zabaletak eta Leticia Moralesel diseinatutako Piel proiektuak ikuspegi jatorrizkoenetik tratatzen du gai hori. Azaletik eginiko bidaia hori jatorrira itzultzea eta bestearen bitartez birjaiotzea da aldi berean. Barrutik kanporako irekiera da, ibilbide anitzek osatua, fereka eta ukituen ataria prestatzeaz gozaraziz, ikuslea ukituzko begirada eta entzumenera gonbidatuz.

 

'Rest'

Ciento Cincuenta Cuerdas

Blanca Arrietak sortutako lana da. Honako gai hauek tratatzen ditu : hondarra, hondakina, lurperaturik dagoena... Zer esanahi dute horiek guretzat? Lana ezkutuko espazio horri forma ematen saiatzen da. Rest maitasuna eta gabezia da, beharra eta hutsa, edertasuna eta heriotza.

 

'Staff'

Compañia Damian Muñoz

Lekukoaren gaia jorratzen du Damian Muñoz eta Virginia Garciaren koreografia honek. Lekuko zeregina beste pertsona baten esku uzten dugu, gure ekintzak onartuak izateko etengabeko beharra baitugu. Lekukoa da gure ahulezia, hortik dator hura defendatzeko eta babesteko egiten dugun indarra.

 

'Solochelobach'

Bebeto Cidra

Pieza abstraktua, arina eta poetikoa da, Bebeto Cidrak sortua; Johann Sebastian Bachen suiteei zuzendutako maitasun adierazpena. Mugimenduaren bitartez J. S. Bach misterioak erakutsi nahi ditu Solochelobach-ek.

Egitaraua eta informazio gehiago:

http://www.ejgv.euskadi.net:80/r53-2291/eu/contenidos/informacion/dantza_zirkuito_08/eu_zirkuito/presentacion.html

Dokumentuaren akzioak