Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikideko lanak ikusi ahal izango dira Donostiako Antzerki Ferian

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikideko lanak ikusi ahal izango dira Donostiako Antzerki Ferian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/07/08

Matxalen Bilbaoren Mutis lana Kursaalean egongo da ikusgai, bihar. Espazioa eraldatzen saiatuko dira: irudimenezko espazioak sortuko dituzte, dantza eta bideo irudiak uztartuz. Bilbaoren arabera, dantza garaikidearen alorrean eskaintza zabala dago, baina publikoaren babesa falta da: «Telebistan agertzen bazara soilik existitzen duzu». Hala ere, ilusio handiz presatzen dituzte koreografiak.



Damian Muñozen taldeak, Dmdanzak, Tres tristes stripteases (Hiru striptease triste) koreografia taularatuko du etzi, Egiako Kultur Etxean. «Barrura begiratzearen tristura» islatu nahi duen lana da, Muñozek azaldu zuenez, norbere barruan «edertasuna bilatzeari» buruzkoa.



Muturreko egoerak



Azkenik, ostiralean, uztailak 11, Organik dantza taldearen txanda izango da; Tu o yo (Zu edo ni) aurkeztuko du. Presiopean izan ohi diren erreakzioen antzezpena egingo dute bi dantzarik eta aktore batek, muturreko egoerei buruzko lana. Organik taldeko Natalia Mongeren ustez, dantzan, aurrerapausorik eman bada ere, asko dago egiteko: «Europatik zenbait argi urtetara gaude, hango apustuak oso ausartak baitira». Hura ere ikus-entzule eskasiaz kexu.



Dantzarako III Plataforma egitasmoa profesionalei euren lanak zabaltzen laguntzeko sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udaleko Kultura patronatoak. Aukeratutako lanak Antzerki Feriara eramango dituzten bigarren urtea da.



Aurtengo Donostiako Antzerki Ferian orotara 29 ikuskizun izango dira.

Dokumentuaren akzioak