Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea Gasteiz eta Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea Gasteiz eta Iruñean

gasteiz. Bihar, 20:30ean, Printzipal antzokian.

Mota
Albistea
Data
2005/10/26

Tony Fabreren koreografiak dantzatuko dituzte Violon d'ingres obran. XVII. mendetik XX. mendera arteko musikagile garrantzitsuen doinuak izango dituzte lagun dantzari gazteek; hari instrumentuen musika.Amaury Lebrun koreografo gaztearen Passing birds lana ere interpretatuko dute. Hiru dantzari bikote agertuko dira agertokian. Hondamendi baten ondoren, nora ezean galduta dabiltzan izakiak izango dira; zuhaitz baten inguruan galduta dabiltzan txoriak balira bezala, eurite, sute edo gerra baten ondoren. Dena den, garapena ikusi ahalko da obran; beren beldur eta ezinegonak gainditu, eta pixkanaka behar duten harmonia lortuko dute. Beste irtenbiderik ez dutenez, bizia giro nahasi horretan berriro antolatu behar dute. Prozesu horren guztiaren isla izango da musika; Anton Webernen piano eta biolinerako doinuak. Musikak, koreografiak, dekorazioak eta argiek amaierako ordenara iristen lagunduko dute.Azkenik, Haitiko Toto Bissaintheren musikan oinarritu zen Nacho Duato Rassemblement laneko koreografiak egiteko. Afrikako esklaboen garaira eramaten du ikuskizunak; vuduak erakarriko ditu esklabo horiek. Eguneroko bizitzaz, erbesteko sufrikarioaz eta Afrikako askatasun irrikaz dihardu. Kolonizatzaileen aurkako oihua adierazten dute; kolonoen politika, kultura eta erlijioari uko eginez. Vudua izango da esklabu guztiak elkartzen dituen hizkuntza, beren sustrai afrikarren aldeko jaia.



Dantzari gazteak bultzatzea helburu



1999an sortu zuen Duatok Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren bigarren taldea; dantzari gazteak dantza garaikidean trebatu eta bizitza profesionalera pasatzea da konpainiaren helburua. Nacho Duato bera da zuzendari artistikoa, eta Tony Fabre zuzendariordea. Batez ere, Duatok berak sortutako koreografiak taularatzen dituzten arren, koreografo gazteen obrekin ere lan egiten dute. Ondorioz, dantzari gazteek egungo joera berriak ezagutu eta taularatzeko aukera dute.

Dokumentuaren akzioak