Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Euskal Herrian, epe luzerako inbertsioen beharrean

Dokumentuaren akzioak

Dantza Euskal Herrian, epe luzerako inbertsioen beharrean

Euskal Herrian, dantzaren mundua beti ari da negarrez eta askok atzerrira alde egin behar dute hemen ez dituzten aukeren eta baldintzen bila

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2003/02/04

Eusko Jaurlaritzak hiru motatako laguntzak eskaintzen dizkio dantzari: hasten daudenentzako zuzendutako Euskal Koreografo Gazteen Erakusketa, lanak sor-tzeko laguntzak eta birak egiteko laguntzak. Nahikoa ote da? Ezetz diote denek. «Epe luzerako inbertsioak egin behar dira», bestela ez dago zereginik, Mongeren ustez.



Jendeak gurago digu futbola edo zinemara joatea dantza ikuskizun batetaz gozatzea baino. Natalia Mongek eta Helena Golabek Amsterdamen ezagutu zuten elkar, bertako dantza-eskola ospetsu baten ikasten zeudela. Han dantzak egoera erabat ezberdina da. «Hemen askoz itxiagoak gara. Amsterdamen jendeak hurbilago bizi du dantza, horretaz hitz egiten dute. Hemen jendeak ez du kuriositaterik dantzaz; probatzeko esaten diezu eta ez dizute kasurik egiten», azaltzen du Nataliak.



Erakundeek behar besteko laguntzarik eta babesik ematen ez badute ere, badirudi publiko handirik ere ez duela Euskal Herrian dantzak. Batak bestearengan du eragina: dantza sustatzen ez bada ez da programatzen, baina badirudi ez dela aretoetako egitarauetan ipintzen jendeak ez duelako eskatzen. Konponbidea, aurrera begira, urte nahikotxo barru bil-tzeko moduko landareen haziak ereitean dagoela irizten diote dantza mundukoek.



Dantza eskolen beharra azpimarratzen dute dantzari guztiek, ez baitago lan hori betetzen duen ikastegirik eta dauden apurrak ez dute hutsunea betetzen. Hori dela eta, euskal dantzariek kanpora atera beharra izaten dute, ezinbestez.

Dokumentuaren akzioak