Dokumentuaren akzioak
Dantza eta trikitixa giroa alaitzeko
Aurten, bailarako Dantzari Egunak Antzuolako bazterrak girotuko ditu eta, bertan, 150 gazte arituko dira prestatu dituzten ikuskizunak jendeaurrean taularatzen. Orain dela hamasei urte inguru abian jarri zuten ekimenaren xedea dan-tza munduan dabiltzan taldeen lana erakusteaz gain, "euskal kultura bizirik mantentzea da", azaldu zuten antolatzaileek.
"Haurren egunak urtero ospatzen dira baina nagusien taldeak urte guztian zehar egindako entseguak kaleratzeko aukera gutxi izaten dute; hau dela eta, topaketa hau sortzea erabaki genuen", aipatu zuen Oinarin dantza taldeko kide den Aitziber Goñik.
Aurtengo jaialdian lau udalerritako ordezkariek izango dute bere lekua: Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitzek, Soraluzeko Urratsek, Oñatiko Oñatzek eta Antzuolako Oinarinek, hain zuzen ere.
Era honetan, festari ongietorria emateko, 11.30etik aurrera kalejira egingo dute eta, ondoren, goizeko dantza saioaren ordua iritsiko da Herriko plazan. "Egitaraua guztion artean hautatu dugu eta denatarik dago: Gipuzkoako Ezpata , Arku eta Makil Haundi dantzak, jota, arin-arin eta fandagoak...", gaineratu zuten. Bazkaria eta gero, dantzariak berriro ere lanera itzuliko dira (18.00etan).
Trikitixa bizirik mantendu
Kalejirak eta erromeriak
Bitartean, trikitixaren doinu alaiek Oñatiko karrikak berotuko dituzte. Herri honek aurretik Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarara gerturatu diren Trikiti Egunen lekukoa hartuko du eta, gehien bat Debagoieneko musika eskoletan dabiltzan "250 gazte baino gehiago" biltzea espero dute.
Jai honekin "instrumentu hau bizirik dagoela eta Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituela erakutsi nahi dugu", antolatzaileen esanetan. Aldi berean, "bailarako eskola desberdinetako partaideak ezagutzeko aukera bat da, bakoitzak martxan jarri ditugun ekimenak ezagutzera eman eta konpartituz", nabarmendu zuten.
Kalejirak, bertsolariak eta herri bazkariekin -azken honetan 400dik gora lagunek esku hartuko dute- gozatzeko aukera izango da etziko hitzorduan. Eguerdian, Gregorio Kortabarria (Sarramendi), Santi Beiti eta Aizkirri trikitilari oñatiarrei omenaldi bero bat eskainiko diete trikitixaren alde gauzatutako lanagatik. Arratsaldean erromeriek hartuko dute hitza, Trikizio eta Imun-tzo eta Beloki taldeen eskutik.
Aurreko urteetako Debagoieneko Dantzari Egun batean Oñatiko plazan eskainitako ikuskizun bat
Dokumentuaren akzioak