Dokumentuaren akzioak
Dantza eta euskera uztarturik, aurtengo Ibilaldiaren edizioan
Dantzariak omendu ditu Leioan egindako Ibilaldiak; omeduei harrera gozoa egin zitzaien Artatzan
Edizio honetan dantzarien ekimena plazaratzea izan da bete behar nagusia. Dantza eta euskera biak uztarturik izan dira betidanik. Dantza arbasoen sustraietatik edatea da, ama lurrari zor zaiona ematea, euskara eta dantza biak elgarrekin uztarturik izan dira horregatik dantza curriculumean ikasgai izan behar lukeela esan zuen Iñaki Goirizelaiak omenaldiari hasiera eman zitzaion unean, dantza eta euskara biei buruzko panegiriko mamitsua bezain gozoa egin zuelarik.
Dantza eta dantzaren inguruan zenbait pertsonai, ekintza eta organizazio izan dira Euskal Herrian zehar. Iparraldean berdin hegoaldean jende ospetsurik izan da arlo horretan lana egin duenik. Atzo Leioako Zirkuitoan horietako batzuk jaso zuten txalo berorik. Zerrenda bat osatu zuten eta aurtengoan goraipatuak izan zirenak honoko hauek dira: Battitta Bidarte, Sabin Egiguren, Iñaki Irigoien, Victor de Olaeta, Juan Antonio Urbeltz, Euskal Herriko Dantzarien Biltzarra honen izenean Maribi Ortiz de Zaratek jaso zuen oroigarria, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Joxemari Oiarzabal jaunak jaso zituen oroigarria eta txaloak; Elai Alai Elkartea, Mari Kruz Goñi, Txusma Corres, Koldo Zabala eta Patricp Queheille, guzti hauek omenaldi hunkigarrian txalo zaparrada luzez goraldiak izan ziren.
Dokumentuaren akzioak