Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2017/11/21
Lotura
Euskalerria Irratia

Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian eginen da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei bigarren edizio honetan.  

Tabakalerak zinema jaialdietarako duen Gutun Zurien programaren barruan egingo da jaialdia, Iruñeko Udala, Nafarroako Filmoteka, eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzari esker. Zinetika hainbat jaialdirekin ari da sareko elkarlanean, eta artisten eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen kultur elkartrukerako plataforma da. 

Bideo-emanaldiekin batera, ondorengo jarduerak eginen dira:

Iruñeko egitaraua

Azaroaren 22

10:00 – 14:00h. Kondestable jauregia

KAMERA ETA GORPUTZ LANTEGIA

Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

16:00 – 19:00h. Nafarroako Filmoteka

MASTER CLASS

Oskar Alegria: Film bat, hiru plano

20:00h. Nafarroako Filmoteka

OPEN SCREEN SAILA

Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukia kontuan hartuta, lehiaketaz kanpo bada ere, jaialdian egotea merezi duten filmak dira.

SAIL OFIZIALA

Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.

Azaroaren 23

10:00 – 14:00h. Kondestable jauregia

KAMERA ETA GORPUTZ LANTEGIA

Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

19.00h. Nafarroako Filmoteka

DOKUMENTALA

Ventanas adentro (Maite Bermúdez)

Duela hainbat urte, José Lainez koreografoak testu edo zirriborro bat egiten du egunero, eta dantzan ez egiteko koreografia deitzen dio.

Bere buruan sartu eta, espazio eta gorputzen bidez, haren bizitza izan den dantzan zehar Concha martinez bere emaztearekin batera egin duen bidaia intimoa kontatzeko saiakera da filma.

ZINETIKA PROGRAMA

Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

Zinetika 2017: egitarau osoa

Dokumentuaren akzioak