Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eskaintza anitza bihartik aurrera Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Dantza eskaintza anitza bihartik aurrera Bilbon

Egilea
Esti Ezeiza
Komunikabidea
Deia, Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2009/04/21

Dantza klasikora, hip-hopera, dantza garaikidera, tradizionalera eta flamenkora hurbiltzeko aukera eskaintzen du beste behin ere Dantzaldia jaialdiak. 2000. urten sortu zen ekimena eta hamargarren urteurrena betetzen du aurten La Fundicionen proiektuak. Aurten gainera, urteurren borobil hau betetzen den honetan, zenbait aldaketekin dator. Hasteko, garaia edo urtaroa, udazkenetik, hostoak erortzen diren aro horretatik, udaberrira, zuhaitzak loratzen direnera igaro baita. Bestalde, jaialdiaren aniztasunaren isla, dantza estilo gehiago biltzea erabaki dute, eta aipatutako flamenkotik, balet klasikoraino igaroko dira. Baina dantza emanaldiak ez ezik, hainbat osagarri ere izango ditu ekimenak. Ohiko ikuskizunez gain, sorkuntza jorratzen duten bideo emanaldiak, prestakuntzari arreta eskaintzen dioten master class delakoak, eta gerturatuko diren artistekiko hizketa saioak ere egongo dira jarraitzaile ororen gozagarri.

Atzerrira bidaiatzen denean, gehienetan, bertako toki esanguratsu eta ezagunenak bisitatzeaz gain, museoetarako joateko ohitura ere izaten da. Baina, aldiz, Euskal Herrikoetara, bertakoetara joateko ohitura gutxi dago. Aste Santu hauek izan daitezke horretarako aproposak. Krisi ekonomikoa pil-pilean dagoen honetan, irteera merkeak eta politak egin daitezke Euskal Herriko museo ezagunenetara. Gainera, jai egun hauek gerturatzen zirela ikusiz, erakusketa berriak jarri dituzte ikusgai duela gutxi Gasteizko Artiumen, Bilboko Guggenheimen eta Hernaniko Txillida Lekun.

Dantzaldia 2000. urtean ospatu zen lehendabiziko aldiz, eta garai horretan, egitaraua abangoardiako dantza garaikidera murrizten zen. Hau jaialdiaren antolatzaile zen Bilboko La Fundicion antzokiaren isla zen. Ondorengo helburuen bila abiatuko da beste behin ere Dantzaldia. Hasteko jaialdian nazioartekotasuna islatu nahi dute. Horretarako, Euskal Herriko nahiz beste herrialdeetako artista honenetako batzuk etorriko dira beraien ikuskizunak aurkeztera. Bestalde, nazioarteko dantzariak bai, baina bertako sorkuntza bultzatzen ere saiatzen da. Dena den, Dantzaldia ez da ikuskizun soila, gogoetarako eta ikerketarako gune ere bai baita. Komunikazioa, lotura profesionala eta erakundeen arteko kolaboraziorako zubia hain zuzen ere. Azkenik, sortzaileen ikusgarritasuna bilatzen da jaialdi honetan.

Bihar abiatuta, denera bost emanaldi taularatuko dira Bilboko eszenatoki ezberdinetan. Eva Yerbabuenak flamenkoaren mundura hurreratuko gaitu, bere bakarkako saiorik onenekin; Lucia Lacarrak baletaren historiako bikote ospetsu batzuk aurkeztuko dizkigu, mundu osoan ezagunak diren konpainietako izarrek dantzatuta; Sra. Polaroiskako kideekin bidaiatuko dugu, literalki, eremu ezohiko batetik; Frantziako Ballet de Lorraine- Zentro Koreografiko Nazionalak William Forsythe, Hervé Robbe edota Stephen Petronio ezagunen koreografiak dantzatuko ditu; Saskia Hölbling-ek izoztu egingo gaitu bere soinu eta bideo- sorkuntza dispositiboarekin, eta Frankfurten bizi eta dantzatzen duten Euskal Herriko dantzari batzuekin berriz ere egoteko aukera izango dugu, emanaldi berezi batean.

EGITARAUA

APIRILAK 19, IGANDEA:
Eva Yerbabuena - Ballet flamenkoa /Sevilla Euskalduna jauregian izango da emanaldia A1 aretoan 20:00etan

MAIATZAK 3, IGANDEA:
CCN-Lorraineko balleta / Nancy Euskalduna jauregian izango da emanaldia A1 aretoan 20:00etan

MAIATZAK 8, OSTIRALA:
Sra.Polaroiska - Ruemaniak / Bilbo Egunean bost saio egingo dira,ordutik ordura,hiru ikuslerentzat. Aurretiaz, ikusleak deituak izango dira, ordu jakin batean eta leku ezohiko eta ezezagun batean.

MAIATZAK 19, ASTEARTEA:
Lucía Lacarra.Joyas del Ballet Euskaldun jauregian izango da emanaldia 20:00etan

MAIATZAK 27,ASTEAZKENA:
DANS.KIAS-Saskia Holbling / Viena Guggenheim Bilbao Museoko entzungelan izango da emanaldia 20:00etan

MAIATZAK 31, IGANDEA:
Vascos desde Frankfurt / Frankfurt Euskalduna jauregian izango da emanaldia A3 aretoan 20:00etan

Dokumentuaren akzioak