Dokumentuaren akzioak
Dantza, Erria, Kultura, Nortasuna...
-Zer da ARGIA taldea?
-Euskalerrian dauden beste talde asko bezala, oraingoz batipat euskal dantza talde bat da.
-Zergatik esaten duzu oraingoz batipat»? Asmo berriren batzuk al dituzue?
-Ez asmo berriak ez ditugu. Asi giñanean ere, orain dala sei urte, asmo berdiñak genituala esan diteke. Guk nahi duguna, Euskalerriko beste jende askorekin elkarturik, Euskal Musikologiaren Instituto bat sortzea da. Instituto horren barnean dantzen laboratorio bat egongo litzake. Euskaltzaindia izkuntza maillan dan bezala, laboratorio hori ere dantza maillan berdintsu izango litzake. Gizon jakintzuz orniturik, kriterio sakon batzuen bitartez bide seguru batzuk erakutsi lekiguke
-Baina horretara iristeko denbora piskat igaro behar...
-Ez, gauzak ez dira golpera egiten. Denbora behar da. Guk lan egin behar dugu Gazteak gara eta orain oiñarriak botatzen ari gara. Orain erriz erri gabiltz, galtzera zijoazen dantzak jasotzen eta biltzen.
-Beraz Argia ez da dantza talde bat bakarrik... Gainera hemen erakusten diguzun lan honetan, ikusten dut izenburutzat "Argia, folklore billaketaren laboratorioa", daukala.
-Bueno, izen buru oraindik oraindik gehiegi esatea da. Baina gure asmoak zer diran ederki adierazten du, ordea. Zuk eskuan daukazun lan hori orain dela bi urte egin genduan. Azkue eta Donostia eta gero gure billatzearen bilduma bat da. Jendeak ikusiko du horrela, zenbat dantza mota dauden Euskalerrian. Adibidez, hor ematen ditugu dantza musika bereziak nun arkitzen diran 175 errien izenak. Bi gauza beraz egin nahi ditugu, batetik dantzak billatu eta aztertu eta bestetik dantza egin, jendearen aurrean gauzak azaldu.
-Zer da zuretzako dantza edo obeto esateko zer da zuretzako euskal dantza?
-Definizioa zehatz ematea ez da erreza, baina esan diteke kultura maillan, erri baten nortasunaren expresio dala. Eta gure erriko dantzak azterturik, esan diteke euskal gizarte nekazariaren expresioa dala. .Horregatik Euskal dantzak garai batean sartu behar dira. Garai bateko expresio da. Dantzen esan nahia ezin diteke azter behar bezala, euskal gizarte nekazariaren expresio dala goguan izan gabe.
-Garai artako gizartea ezin al diteke dantzen bitartez aztertu?
-Hortan zalantzarik ere ez dago. Eta guk batipat dantzen bitartez bilatzen dugu garai hartako egoera. Zuk pentsa ezazu toki askotan zoritxarrez euskara galdu dala. Leku horietan ordea oraindik dantza egiten da. Bide egokia zaigu leku horien euskal nortasuna aztertzeko dantzak aztertzea.
Ez al da kontradizio bat, gu gizarte industrialean bizirik nekazari gizarteko dantzak billatzen aritzea ?
-Begira, gu egoera larri batean arkitzen gara. Gure euskal nortasuna pundu askotan deformatua dago. Gure euskal nortasuna arkitzeko historia aztertu behar dugu eta horrela gure nortasonaren sustraiak ikusi.
Bestalde, guk euskaldunok, gizarte industrialari dagokion dantzarik ez dugula esatea, oso erreza da. Hori lortzeko lehenik, orain arteko euskal dantzaren muiña edo egitura nolakoa dantzatu behar dugu. Egitura hori aztertu ondoren zerbait berririk egiteko gauza izango gara. Bestela eskaskeria basterik ez dugu egingo.
-Esan duzuna zinez garrantzi andia du eta ni zurekin bat nator. Uste dut garaia badegula amateurismo txapel batetik irtetzeko eta gauzak sakontasun eta seriotasun batean egiteko. Baina zuen bilatze hori nun ari zerate egiten? Zer dantza mota dantzatzen dituzue?
-Gu orain arte Nafarroan ibili gara. Lehen esan dizudan bezala erriz erri ibilli gara dantza billa. Nahiz eta billatu ditugun dantza guziak ez dantzatu, gure iritziz interesgarrienak jendearen aurrea; azaldu ditugu Orain momentu honetan Gipuzkoan gabiltz. Gipuzkoako dantzak ari gara jasotzen. Eskuartean ditugunak 75 dantza ba dira. Beraz Gipuzkoan bakarrik izugarrizko aberastasuna dago.
-Zuek 75 dantza horiek dantzatuko al dituzue? Zer asmo dituzue?
-Denak, ez eta pentsatu ere, baina horietarik 35 bat egingo dugu. Nafarroako dantzekin egin dugun bezala, egiten ditugun dantzak osorik emango ditugu. Guk ez dugu dantzarik mozten. Gure ustez pundu honetan akats asko egin da. Adibidez Otxagabiako dantzakin hori garbi ikusten da. Otxagabiako erriak dantzatzen dituan bezala ikusi eta hemen dantza taldeak dantzatzen duten bezala ikusi eta izugarrizko diferentzia dago. Oso antz gutxi dute.
-Hau entzutean, piskat arriturik gelditzen naiz eta mesedez, pundu honi buruz, argibide gehiago emateko eskatzen diot.
-Begira, orain pertsona bat erbestetik etorriko balitz gure dantzak zienfikoki edo jakintza maillan aztertzera eta azterketa horretarako dantza taldeek egiten dituen dantzak bakarrik ikusiko balu, bere iritzia okerra izango litzake. Lehengo adibidearekin jarraituz, ikusten da jantziak, musika bera era desberdinak dirala. Otxagabiako dantzak ziklo bat osatzen dute eta dantza batek bestearekin lotura andia dauka. Baina zer egiten du taldeak? Dantza batetik puzketa bat artu, bestetik beste puzketa bat artu eta azkenean bost dantzetatik arkitutako puzketeekin dantza bat osatu. Hau guretzako dantza euskal folklorea adulratzea da.
-Orduan zer egin behar da? Edo zuek zer egiten duzue?
-Lehen esan dizudan bezala gure ustez dantza osorik eman behar da. Egin ditekeana da eta guk hori behin baino gehiagotan egin dugu, alegia, ziklo bat luzegia baldin bada zikloa osoa ez eman eta jendeari esplikatu dantza guziaren esan nahia. Adibidez ziklo bat bederazi dantzekin osatua badago, guk lau dantza emango ditugu baina lau dantza horiek osorik emango ditugu batere puzkaketa eta arreglorik egin gabe. Hau da gure iritzia eta guk bide honi jarraitzen diogu.
-Beraz nire iritziz deformazio asko sartu da gure euskal dantzetan? Hori zergaitik da?
-Bai, zoritxarrez ala da. Adibide bat, gaur neskek egiten duten dantza asko, gizonek bakarrik egiten zituzten dantzak dira. Sagar dantza gaur egunean, mundu guziak uste du nesken dantza dala, eta alderantziz da. D)antza hori gizonen dantza da, iñauterietan gizonek egiten zuen dantza bat. Zintekin eta arkuekin egiten diranak ere gizonenak dira. Beraz deformazioa, gauza nabarmena da.
-Baina hori zergatik galdetzen diot, berriro ere.
-Gure kulturaren berri oso gutxi dakigulako. Analfabeto batzuk geralako. Gauzen mamia aztertu gabe bakoitzak bururatzen egiten zuan. Musikologiako Instituto bat izango bagendu gauzak beste modu batera izango lirake. Orduan jakingo genduke gauzak nola egin. Bihinbitartean horrela ibili beharko dugu.
-Aizu ez al da hau dena egoera baten ondorena...
-Egoera ez da ordea gaurkoa bakarrik. Iztuetak bere garaian problema ikusi zuan. Dantzak galtzen ari zirala garbi ikusi zuaneta batez ere emakumeen dantzak. Egia esan emeretzigarren mendeaeuskaldunontzat beldulgarria izan zan. Arrotz aideak gure nortasub guzia baztertu zuan. Aspaldidanik datorren egoera triste honi aurka egiteko, berriro esaten dizut, lan serioski egin beharrean gaude.
-Ikastoletara begiratuirik zuk zer egingo zenduke?
--Gauzak horrela daudelarik ez da erreza erantzun bete bat ematea. Ala eta guztiz ikastolako umek beren erriko dantzak ikasi behar luteke, edo bestela ballarako dantzak. Durangoko umeok Durangoko dantzak ikasi bear lukete eta Goierrikoek goierriko dantzak, ikastola guzietan dantza bat edo bi berdiña erakutsi liteke baina nere iritziz batipat erri bertako dantzak ikasi behar dira. Hau nere iritzia da beste norbaitek beste modu batera ikus lezake. Hau gauza delikatua da eta zer egin behar dan esateko beste gauza asko goguan izan behar da.
-Egia da, gauza hauek ezin ditezke gauetik goizera erabaki baina ala eta guztiz ere gauzak eratu egin behar dira. Nere iritziz ikastolak ditugu dantzak ikasteko biderik egokiena...
-Horretan zalantzarik ez dago. Lehen erriak dantzatzen zituan bezala dantzak erri osoak dantzatu behar du. Dantzak, erriaren ekintza izan behar du. Gu eszenariora igotzen geranean ikuskizun bat egitera igotzen gara.
Baina hori bakarrik ez ordea, erriari erakustera ere igotzen gara. Oraindik ikusle bakarrik dan erriak piskana piskana parte artzen joan behar du. Gero erriak berak dantzan egingo du. Horregatik dantza taldeak bide izan behar dute erriari erakusteko, bide izan behar dute erriak bere nortasuna bereganatzeko. Eta zalantzarik gabe ikastola! dira horretarako biderik egokiena.
-Baina dantza egitea ez al da gazteen gauza bakarrik...
-Ez eta pentsatu ere. Iztuetak esaten du garai artan 70 urteko gizonak ere dantzan egiten zutela. Orduako gizonak ez al ziran gizon serioak? Dantzak, erri guziak dantzatu behar ditu. Erri bateren dinamikaren ondorena izan behar dute.
-Nik uste hori garbi dagoen gauza dala. Neri behintzat gauza asko erakutsi dizkidezu eta uste dut irakurlek ere onartuko dutelaa zure erakutsia. Baina orain Argia taldeari buruz galdera batzuk egin behar dizut. Argia taldea ez al da talde itxi bat?
-Nola! Hori nundik atera duzu? Guk ez dizkiogu ateak iñori itxi. Errietako jendea etorri danean guk, eskatu diguna, beti eman digu!. Horixe nahi dugu, alegia. beste taldeek ere dantzatzea. Guk egiten ditugun dantzak dantzatzea nahi dugu talderik bada etor dedi gureegana.
Barkatu galdera hau egitea baina, bat baino gehiagori entzun diodanez, uste dut galde egin behar dizudala, alegia, ez al zerate arroak beste modu batera, ez al dituzute beste taldeak piskat rebajatzen. .. ?
-Ez ezta pentsatu ere. Guk lana egiten dugu. Oraindik asiera batean gaude. Guk gaur dantzan egiten dugun bezata, talde guztiek egin behar lukete. Gu lehen urratsean arkitzen gara. Hori da talde bati gutxienez eskatu behar litzaiokeena. Gu beste taldeetatik bereizten bagera ez da gu onak geralako beste taldeen egoera oso kaskarra dalako baizik. Guk ez dugu iñor rebajatu. Guk ahalik eta ondoen egiten, saiatzen gara.
--Ez al duzute gehiegi kobratzen?
-Obe bai gehiago kobratuko bagendu. Ez giñake orain gauden zorrekin egongo. Gauzak behar bezala egiten asko kostatzen da. Erriz erri ibiltzen geranean dantza billa, geure poltxikotik pagatuta ibiltzen gera. Guk ez dugu sentimorik ere jaso. Talde batek gastu andiak ditu eta horiek ordaindu egin behar dira. Beraz gehiegi kobratzen dugula esateak ez du sentidurik. Hori esaten dutenak ez dakit euskal kultura gehiegi maite duten...
Gure elkar izketa ez genduen honetan bukatu, beste gauza askotaz itzegiten jardun genduan. Gizon honek benetan pozik utzi nau. Ez dugu pesimista egon behar. Piskana piskana gure errian gauza asko aurrera dijoa. Jende asto serioski ari da lanean. Gure nortasunaren konizientzia esnatzen dijoa. Eta kontzientzi hori esnatzeko egiten dan guzia, zinez iraultzaillea da.
Argazki-oinak:Erronkariko jantziak
Argazki-oinak:Leitzeko "Ingurutxoa"
Dokumentuaren akzioak