Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza erakargarria

Dokumentuaren akzioak

Dantza erakargarria

Kritika, Borderline

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2003/11/04

Bilbao Antzerki Dantzako jaialdiko antolatzaileek Parisetik etorritako talde interesgarri eta freskoa ikusteko aukera eman digute V. Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Blanca Li eskarmentu handiko dantzaria, koreografoa eta aktorea da. Berak zuzendu duen ikuskizuna dantzaren euskarria du baina garaiko beste adierazpideak erabiltzen ditu modu dinamiko, samur eta atseginean. Borderline edo mugaren lerroa izeneko dantza saioak, gizartearen gehiegikeriak aipatzen ditu. Batzuetan jolastu egiten du gizartearekin baina besteetan, salatu edo hartaz barre egiten du. Etengabeko garapena duen saioan, bizitza modernoko hemezortzi gai edo alderdi bata bestearen atzetik kateatuta adierazi zizkiguten saio ederra.



Irudimen handia



Irudimen handikoak izan ziren, gure usterako Blanca Lik gizartearen obsesio batzuen gainean eginiko hausnarketak. Gizentasunarekin eta hori saihesteko erabiltzen ditugun fitness edo gimnasioen gaineko obsesioak agerian utzi zituen ikuskizunak. Baina arma suntsitzaileei eginiko kritika, polizia edo indarkeriaren iruzkina... ere interesgarriak izan ziren.



Asko gustatu zitzaigun igloo moduko kanpadenden dantza plastikoa eta irudimenez beterikoa; indarreko alkandorekin egindako mugimenduak hasieran, eta amaieran dantzarien biluztasunaren bidetik askapenera abiatzeko proposamena... Sasoi onean zeuden taldeko 12 dantzari gazteak abiadura handiko erritmo fisikoari eusteko gai izan ziren, ondo hezitakoak dantza estilo modernoan, grazia koadro esperpentikoetan, berotasuna eta freskuratik sortzen den interpretazioa... Zuzendaria ordenadoreaz baliatu zen atzeko pantailan eta dekoratuen ordez, errealitateko irudiak, eta pop estetikaren marrazkiak, lerroak, koloreak emateko. Dantzari-aktoreek gora eta behera, harantz eta honantz eraman zituzten tramankulu mugikorrak edo jantzi egokituak eszenak biribiltzeko obrak iraun zuen bitartean. Musika elektronikoa eta perkusioz egindako polirritmoek lagundu ziguten. Polita! g Jesus Mari Begoña

Dokumentuaren akzioak