Dokumentuaren akzioak
«Dantza era eder bat da hitzik gabe mezuak helarazteko»
Irma Hoffren. Dantzaria
Irma Hoffrenek dio 'pribilegiatua' dela Miarritzeko Malandain Ballet konpainian aritzeagatik, etxetik gertu. Txikitatik ari da dantzan, eta Gipuzkoako dantza saria jasoko du eginiko lanagatik.
Ibilbide luzeko dantzaria da Irma Hoffren (Donostia, 1986). 5 urte zituela hasi zen balletean, eta ordutik bere «bizitza» izan da dantzan aritzea. Gaztetan ez zuen erreparorik izan atzerrira joateko, baina orain gustura dago Miarritzeko (Lapurdi) Malandain Ballet konpainian, etxetik gertu. Kanpora joatean hurbilekoak alboratu izana sentitu du sarri, baina etxekoen aitorpena jaso du orain: Gipuzkoako dantza saria emango diote datorren astean.
Haur zinenetik ari zara dantzan, eta profesional gisa badira hamar urte gutxienez. Aitorpen gisa jasoko duzu saria?
Emozio handiz eta pozez hartu nuen albistea. Gure lanagatik, behartuta gaude denbora asko pasatzera etxetik kanpo, eta askotan pentsatzen dugu jaioterrian ahaztu egin gaituztela. Errekonozimendu bat da, bai, ilusio handiz jaso dudana, gainera.
Bada aitorpen bat diziplinari?
Tira. Beste edozein lanbideren gisakoa da. Ohituta gaude horretara, txikitatik entrenatzen gara erritmo bizian aritzeko. Egia da badagoela errutina bat, baina aldakorra ere bada. Batzuetan goizean ditugu entseguak, emanaldia arratsaldez badugu, beranduago hasten gara... Gainera, askotan bidaiatu behar dugunez, dantza oso aberasgarria da.
Baina mina askotan aipatu duzu.
Guretzako oso ohikoa da. Ongi ezagutzen dugu mina, baina bereizi egin behar dira ondoez motak. Gure mugak ezagutu behar ditugu lesiorik ez izateko. Norberaren ezagutza handia behar da. Bereizi egin behar dira min ona eta txarra. Arretaz erreparatu behar diogu ondoezari, ekar ditzakeen ondorioak saihesteko.
Minak min, zer-nolako garai profesionalean zaude orain?
30 urtetik gora dituzunean, gorputza muga gehiago izaten hasten da. Baina oholtzara igotzeko askoz segurtasun handiagoa dut orain. Duela hamar urte baino gehiago gozatzen dut.
Hain justu, duela hamar urte esan zenion BERRIA-ri berdin zitzaizula atzerrira joatea dantza egitera. Orain sei urte itzuli zinen, ordea, Euskal Herrira, Miarritzeko Malandain Balletera. Pribilegiatu sentitzen zara?
Miarritzera itzuli aurretik Nancyn egon nintzen, Lorrenako Ballet konpainian. Frantziako ipar ekialdean dago, etxetik urruti. Hala ere, ez zitzaidan batere axola. Gaztea zarenean, aberasgarria da horrelako esperientzia bat izatea. Baina niri pena ematen dit hemen gelditzeko aukera ez izatea. Ezin dugu aukeratu. Behartuta gaude kanpora joatera, eta atzean utzi behar ditugu senideak eta lagunak. Hori gogorra da, bai.
Pribilegiatua sentitzen naiz Miarritzera itzultzeagatik, etxe ondoan baitut, eta, gainera, lehen mailako konpainia baita. Beraz, sekulako abantaila da.
Lehenago ere egin zenuen lan Thierry Malandainekin, junior taldean. Zer eragin izan du koreografoak zure ibilbidean?
Eragin handia izan du. Hasieratik sentitu naiz oso identifikatuta bere estiloaren mugimenduarekin eta gorputz lengoaiarekin. Junior taldea mundu profesionalera jauzi egiteko aukera da. Beraz, Thierry Malandainen piezak dantzatzen hasteak halabeharrez izan du eragina nire estiloan. Nancyko egonaldian ere asko ikasi nuen, eta baliagarria izan da artista gisa hazteko. Horrek jakintza eta esperientzia ematen dizkizu, eta nabaritu dut hori Malandainengana itzultzean. Thierryren estiloak ez nau aspertzen.
Garrantzia ematen diozu gorputzaren lengoaiari, eta aipatu izan duzu dantzaria izateaz gain interpretea izaten ikasi duzula.
Txikitatik gustatu izan zait balleta, hitzik gabe nahi beste adierazteko modua baita. Gorputzean idatzitako hizkuntza bat da, eta horrek erakarri ninduen, alderdi teknikoak baino gehiago. Interpretazio arlo hori gustatzen zait. Sekulakoa da gorputzarekin istorioak eta emozioak adieraztea. Denok dugu gaitasun hori, baina landu eta garatu egin behar da.
Hortaz, estetikoki ederra izateaz gain, mezuak helaraztea da dantzaren erronka?
Estiloaren arabera. Ballet klasikoa batez ere estetikoa eta teknikoa da, baina neoklasikoak eta garaikideak badute mezuak helarazteko ahalmena. Mezu kulturalak, mezu politikoak... Baina beti modu polit batean. Dantza, finean, era eder bat da hitzik gabe mezuak bidaltzeko.
Zer da dantza zuretzat? Zein estilotan aritzen zara erosoen?
Dantza nire bizitza da. Nire emozioak bideratzeko modu bat da. Erabateko askatasuna dut oholtzan. Ni ez naiz sekulako teknika duen dantzari klasiko horietako bat. Beraz, esango nuke estilo neoklasikoan sentitzen naizela erosoen. Niretzat, zerbait adieraztea da garrantzitsuena. Ez dadila mugimendu hutsa izan.
Malandainen konpainian 22 dantzaritik hiru zarete euskal herritarrak. Euskal Herriko dantzaren egoeraren isla da hori?
Zortea dugu konpainia bat izateagatik etxetik gertu, Ipar Euskal Herrian, baina talde txikia da, eta ez dago denontzako tokirik. Horregatik, askotan joan behar dugu atzerrira dantzan segitu nahi badugu. Txikitatik entzun dut egoerak hobera egingo duela, baina ez da hala izan. Asko dago hobetzeko oraindik.
Uste duzu bertako dantzariak egiten ari diren lana ez datorrela bat instituzioen laguntzekin?
Ikusi dut hainbat dantzari ohik eskolak eta konpainiak ireki dituztela. Baina uste dut ez dagoela nahikoa diru laguntzarik. Gaur- gaurkoz, dantza ikasketak egin nahi dituztenek Madrilera edo Bartzelonara joan behar dute. Ez dugu bertako kontserbatoriorik, ikasketak behar bezala amaitzeko. Eta, gainera, gure ibilbidea laburra da. Zaila eta deserosoa da horren ondoren etxera itzultzea. Uste dut lan handia dagoela oraindik egiteko.
Maiatzaren 1ean, puntako beste bi euskal dantzarirekin egingo duzu saioa Donostian: Lucia Lakarra eta Iker Murillo. Berezia izango da?
Ederra izango da. Donostian dantzatzea beti da zoragarria, eta gainera aukera izango dut aspaldian ikusi gabeko kideak agurtzeko. Gogo handia dut, eta urduri ere banago, noski.