Dantza emanaldiak eta euskal jantzien erakusketa Hernanin

Dantza izango da nagusi datozen egunetan Hernanin (Gipuzkoa), ostiralean hasi eta apirilaren 4a bitartean Dantzari Festa ospatuko baitute.

Hedabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/03/26

Euskal Herriko toki ezberdinetako dantzariak igandean elkartuko dira. Kalejira egingo dute guztiek batera, eta ondoren talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko du. Datorren astean, euskal jantzien erakusketa egongo da Biteri Kultur Etxean, eta baita baserritarren janzkerari buruzko hitzaldia ere.

DANTZARI FESTA

Non. Hernanin (Gipuzkoa).

Noiz. Ostiraletik apirilaren 4ra.