Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza egitearen plazera

Dokumentuaren akzioak

Dantza egitearen plazera

Kritika, Josu Mujika

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2004/05/02

Aspaldian ez genuen ikusten Josu Mujikaren lan bat (Amets beroak, Gogoaren hegalak...) eta atsegin handiz hartu genuen bere azken estreinaldiaren berria. Elgoibarko Herriko antzoki txiki eta politean izan da emanaldia eta adin guztietako ikusleek berotasunez hartu dute Nafarroako Antzerki Eskolarekin batera sortutako ikuskizuna.



Beraz, aurrera joan baino lehen, argi utzi behar dugu antzerki eskolatik irtendako ikasleak direla lan honetako interpreteak, eta ez dantzari profesionalak, nahiz eta ikuskizunaren sorkuntza maila profesionalean egon eta emaitza guztiz homologarria izan.Mujikaren ibilbideari erreparatuz gero, nik uste dut ondo ipinita dagoela bere konpainiaren izena, dantza eta teatroaren lengoaiak batera erabili dituelako betidanik. Jakina, talde asko saiatu dira elkarketa hori egiten, baina Josuren kasuan argi dago heziketa sendoko dantzari elegantea dela eta ederki dakiela edertasun sakona ateratzen dantzaren lengoaia esplizituenetik, mugimenduen araztasuna eta sinbolismoaren gorentasuna bilatuz.Emanaldiaren hasieran dantza aretoko atezainari emango diote sarrera-txartela Plazer bila-ko dantzariek. Behin barruan, musikak harrapatuta geratuko dira eta bizitzak eskaini ahal dizkigun plazer mota batzuk dastatuko dituzte. Soinu-banda bariatuak markatutako erritmoetan calypsotik tangora eta erromantizismotik esperimentalera, pop-rock eta souletik pasatuz desira sexuala, marrubiak jatea edota kirola egitea bezalako plazerak probatuko dituzte.Anartean, aretoko arduraduna atzean geratuko da, zeremonia-maisu eta zerbitzariarena egiten. Josu Mujikak betetzen du rol hori, antzezle-dantzari gazteei protagonismoa utziz eta bere presentzia eszeniko soilarekin pertsonaia sendo bat eraikiz. Gainera, badira pasarte bi haren dantzaz gozatzeko: bata, taldean dantzatutako tango garaikidea, eta bestea, zerbitzariaren intimitatea deitu dakiokeena. Bertan, beste dantzariek begiak estalita dituztela bere irudimena askatzen du Mujikak, erretilu borobilarekin dituen gorroto eta amodiozko harremanak era poetikoan azaleratzeko. g Agus Perez

Dokumentuaren akzioak