Dokumentuaren akzioak
Dantza, antzerkia, olerkia eta musika ikuskizuna gerrako umeen inguruan
'1937: gogoaren bidezidorretatik', zapatuan 20:00etan Amaia Antzokian. Bilbotik Ingalaterrara bidalitako zazpi umeren bizipenak kontatzen dira
Emankizun hau 1936an afusilatutako debagoiendarrei domenan egingo zaien omenaldiaren egitarauaren barruan kokatzen da, Monterron kultur etxean ikusgai dagoen erakusketarekin eta herenegun aurkeztu zen Arrasate 1936. Belaunaldi etena» liburuaren bigarren edizioarekin.
Zazpi umeren istorioak
1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizunean zazpi umeen istorioak biltzen dira, eta Kukai taldeko beste horrenbeste dantzari ariko dira taula gainean: Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Uharte, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño. Dan-tza egiteaz gain, neurri batean aktore lana ere egiten dute zazpi protagonistek.
Gidoia eta zuzendaritzaz Tan-ttaka antzerki-taldeko Mireia Gabilondo arduratu da. «Zazpi dantzariok ume haien drama erakutsiko digute» esan zuen obraren aurkezpenean. «Ume haiek izan zuten deserrotzea, beren arteko adiskidetasuna, lehenengo amodioak ».
Bilbotik itsasoratzean, off-ean Mikel Laboaren kanta bat en- tzuten da, testu honekin: 'Maitatua sobera nintzelarik haurra,/ez nekien nik zer zen amaren beharra./Bortu batean orain naiz bakar bakarra,/amaz oroitu orduko heldu zaut nigarra'. Ondorengo beste zenbait pasartetan ere entzungo dira olerkiak.
Ikuskizunean zehar, Juan Mari Beltranen Arditurri: gogoaren bidezidorretatik diskoko aireak entzungo dira, eta baita oraingorako konpositore honek propio sortutako doinu berri bat ere. Beltran eta beste bost lagun -Iñigo Monreal, Felipe Ugarte, Iñigo Lurgain, Aitor Gabilondo eta Miriam Atxaerandio ariko dira, besteak beste txalaparta, alboka, xirula-ttunttuna, biolina, txanbela, gitarra, akordeoia jotzen.
Dokumentuaren akzioak