Dokumentuaren akzioak
Corellaren sasoi betea
Kritika, Angel Corella eta bere balleta
Beste aldetik, ibilbide luzea egin du Itsas Lapurrak Byron erromantikoak sortu zuen tragediatik, 1814an eta1998an Kirof balletak Metropolitan Opera Housen aurkeztu zuen arte. Corellak eskaini ziguna ballet-pantomimaren suitea da Drigoren musikarekin eta Petiparen koreografiarekin, hain zuzen. Dantza horretan eta hasierakoan, prestakuntza fisikoa, irudien perfekzioa eta zehaztasuna eman zituen Corellak bai bakarka, bai Pas á deux-etan. Gozamena izan zen protagonistak zail dena erraz egiteko gaitasuna ikustea Alí-ren rolean. Gainontzekoen jardueran, berriz, Kazuko Omoriren dantza sendoa eta pirouette-ak aipatu behar ditugu Medoraren rolean. Baita Golding-en Grand Jeté ikusgarriak, Carmen Corellaren zuzentasuna eta besteen eskola ere. A ze txaloaldia eman zuen publikoak ikuskizunaren amaieran!
Egitaraua: George Birkadzeren 'Celaje' (musika: Philip Glass) eta Marius Petiparen 'Corsario' (musika: Ricardo Drigo).
Lekua: Bilboko Arriaga antzokia
Eguna: Otsailaren 5a.
Dokumentuaren akzioak