Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martxoaren 27 eta 28an gauzatuko da aurten Argentinan Cañuelasko Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketa

Dokumentuaren akzioak

Martxoaren 27 eta 28an gauzatuko da aurten Argentinan Cañuelasko Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketa

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Cañuelas, Argentina
Mota
Albistea
Data
2010/02/16

Argentinako herrien artean dauden distantzia handiak arazo bilakatzen dira askotan, gehienbat proposamen amankomunak eta bateko eta besteko gazteak elkarrekin biltzeari bagagozkio. Arazoari irtenbideak aurkitzeko bidean, Cañuelasko euskaldunek urtero inguru bateko dantzarien 'topaketa erregionala' antolatzea erabaki zuten duela lau urte, herritik hurbil eta ez hain hurbil dauden euskal etxeetako dantza taldeek elkarretaratzeko aukera izan dezaten. Proposamenak oso harrera ona izan zuen dantzarien artean eta denboraren poderioz, gero eta gazte gehiago daude prest asteburu osoko jardueran parte hartzeko.

Dantzarien Topaketa Aberri Egunaren ospakizunen testuinguruan burutzen da, eta jarduera eta ikuskizunetako batzuk kalean egiten direnez, komunitate osoak euskal kultura eta zehatz-mehatz euskal dantzak eta musika ezagutzeko aukera izan ohi du. Laketuak dira gainera. Topaketa Aberri Eguna ospatzearekin bat egiten denez, bestalde, hitzorduak hainbat euskal etxetako kideak euskal egutegiko data garrantzitsu hau aldarrikatzeko ere balio du, antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.

Aurtengoa topaketa laugarrena izango da eta data jadanik jarrita dago: martxoaren 27 eta 28an. Asteburu osoko egitarau xehetua laster plazaratuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Bitartean, jakinarazi dute vaucherren prezioa 150 pesokoa izango dela.

Dokumentuaren akzioak