Dokumentuaren akzioak
Busturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatu dute Bemeon
Adin guztietako 220 dantzari batu ziren zapatuan, Bermeoko Artza frontoian egin zen Busturialdeko 30. Dantzari Egunean. Bermeo, Busturia, Gautegiz Arteaga, Forua eta Mundakako dantzariek egin zuten emanaldia.
Talde guztiak batera hasi zuten ikuskizuna, Dantzari dantza, agurra, makil txiki, boastitzea eta kaxkarotak dantza egiten. Ondoren, dantza talde bakoitzak bakarkako erakustaldia egin zuen, Euskal Herriko dantza ezberdinak eginez, dagozkien jantziekin.
Dokumentuaren akzioak