Dokumentuaren akzioak
Bukatu da gure SOKA erakusketaren ibiltaritza
Ezarpen eskaerak eskuratzen ditugu oraino baina beste mediazio egitasmo batzuei lehentasuna emateko deliberatu dugu hortan uztea "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren bost urteko ibiltaritza.
SOKA: zonbait zenbaki
- Euskal dantzaren historiari eta dimentsio sozialari buruzko 430 dokumentu (argazki, bideo eta soinu) lau hizkuntzatan kontsultagarri
- 21 ezarpen 2015eko irailetik 2019ko abendura eta aurkezpen berezi bat Idahoko Boiseko euskal museoan (AEB) 2015eko uztailean, "Jaialdi" festibalaren karietara
- 19 herritan erakutsia (besteak beste Bordele, Paue, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona, Miarritze, Iruñea...). Ikus herrien zerrenda
- 30.000 bisitari inguru
- 80 animazio baino gehiago (hitzaldiak, bisita gidatuak, tailerrak, ikuskizunak...)
Eibarren adibidez bisita-gidatu eta hitzaldi desberdinak antolatu zituen Dantzan elkarteak erakusketaren inguruan (ikus beheko argazki-bilduma)
Erakusketan ikusgai edo entzungai ziren dokumentu guziak katalogatu ditugu. Batzuk sarean ikus daitezke. Beste batzuk Euskal kultur erakundearen kontsultagunean, Uztaritzen.
Baliteke ere SOKA-ren bertsio arindu bat Ipar Amerikan aurkeztua izatea 2020ko udazkenetik goiti, Montreal hiritik hasiz.
SOKA-n erabilitako materiala beste erakusketa proiektu baten zerbitzuko emanen du orain Euskal kultur erakundeak. Izan ere 2020ko udazkenean estreinatuko dugu 2007. urteaz geroz daramagun Eleketa ahozko memoriaren bilketa lurraldez lurralde baloratuko duen erakusketa berria.
Dokumentuaren akzioak