Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Break On Stage jaialdia martxoaren 29an egingo dute Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Break On Stage jaialdia martxoaren 29an egingo dute Bilbon

Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam.

Break On Stage nazioarteko kultura urbanoen jaialdia martxoaren 29an egingo dute Bilbon. Hain zuzen ere, Bilbao Arena izango da aurtengo edizioaren topaleku.
Egilea
Luzia Zugadi
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2014/03/19
Lotura
Eitb

Egitarau zabala prestatu dute egun horretarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam. Suediako Kaynix dantza-taldea ere arituko da.

Gainera, malda erraldoian egingo duten Bmx Dirt Jump lehiaketan, bizikleta jauziak antolatuko dituzte.

Bestelako ekintzak ere hartuko ditu Break On Stage jaialdiak: "Vokalicks" Human-Beatbox hirukotearen ikuskizuna, Bost Urban dance lehiaketa eta disko jartzaileak, besteak beste.

Bukatzeko, hip-hop musika lantzen duen Rayden taldeak kontzertua eskainiko du.

Sarrerak 10 euroan daude salgai, eta jaialdiari buruzko informazio guztia www.breakonstage.com webgunean aurkitu dezakezue.

Dokumentuaren akzioak