Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bostehun orrialde Antton Lukuren proposamen kultural berria ulertzeko

Dokumentuaren akzioak

Bostehun orrialde Antton Lukuren proposamen kultural berria ulertzeko

Oraingo 'Libertitzeaz' liburu hau duela sei urteko 'Euskal kultura?' haren 'background' gisa har daiteke

Antton Lukuk 'Libertitzeaz' liburua eman du argitara Pamiela etxearen bidez, non 30 urtetan zehar herri-antzerkiaren inguruan egin dituen gogoetak bildu dituen. Kasu honetan, herri-antzerkiaren kontzeptuak eremu zabala har-tzen du bere baitan: dantza, maskarada, pastorala eta bertsolaritza ere barnean dira.
Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/02/18
Lotura
Diario Vasco

Nafarroa Beherean bizi da Luku, eta inguru hura du aztergune nagusia. Liburuaren azalean hango paraje ezagun bat ageri da: Salbatoreko ermita eta, atzean, Beorlegi mendia. Eta, argazki haren azpian, dantzarien lau argazki.

Antton Luku (San Francisco, 1959) irakasle da ogibidez. Garaziko lizeoan ari da euskara irakasle gisa. Antzerkia da bere sorkuntza-eremu magusi eta joriena, eta Hiru Punttu taldearen bidez saiatzen da bere gustuko lanak plazaratzen. Gainera, antzerki-tailerrak lantzen ditu, batez ere gazteentzat pentsatuak.

Azkenaldian toberari buruzko ikerketa batzuk egin ditu. Tobera, berriz, Iparraldeko antzerki-mota bat da, beste izen hauekin ere ezagutua: libertimendua, astolasterra, karrusa. Toberan zerbait epaitzen da eta daude epailea, fiskala eta defentsako abokatua. Kritika soziala izaten da beti, umore klabean emana.

2008an Juan Zelaia saiakera-saria irabazi zuen Lukuk 'Euskal kultura?' lanari esker. Oraingo liburu hau askoz luzeagoa da -492 orrialde ditu- eta beste haren 'background' gisa har daiteke.

'Euskal kultura?' oso lan kritikoa zen, auzitan jartzen zuena euskal kulturako zenbait espresio eta egin-tza, baina ez du Hegoaldean oihar-tzun handirik izan, inauteriak, besta berri, kabalkadak, toberak, maskaradak eta Iparraldeko beste zenbait usadio nahiko ezezagunak baitira hemen.

Lukuk atzo aurkeztu zuen liburu berria, Donostiako Udal Liburutegiaren ekitaldi-aretoan. Aldamenean Jose Angel Irigaray zuen, Pamiela etxeko editorea.

«Nik antzerki-liburu bat idatzi dut. Bostehun orrialde horiek, dena antzerki dira. Gero, irakurriko dutenean, batzuek esango dute hau etnologia dela, edo politika, edo satira, edo kritika, baina hori dena an-tzerkiaren partea da», esan zuen Lukuk. «Guk dantza eta maskarada deitzen duguna, dena da antzerkia, dena da drama. Denak dira erritual beraren aktore. Bertsolariak eta dan-tzariak, denak dira aktore».

'Libertitzeaz' ipini dio liburuari izenburu, «baina hau ez libertitze kontu bat. Hau politika kontu bat da», jarraitu zuen.

«Metaforaren bila, antzerkiaren sekretuaren bila» hasi omen zen ikerketan Luku. «Eta ikusi dut berriz asmatu behar ditugula metaforak. Orduan, bai indartuko dela dan-tza, antzerkia».

Irigaray editoreak hau esan zuen: «Barne-hustua zegoen eta kanpo-eder zen herri-kultura bat edukiaz bete nahi du Lukuk. Nire irudikoz erreferente bilakatuko da obra hau. Hegoaldekoentzat pasarte batzuk zailak izango dira, baina pusketaka irakur daitekeen liburua da».

Bostehun orrialde Antton Lukuren proposamen kultural berria ulertzeko

Dokumentuaren akzioak